Euskal ontzi arkitektura/Balearen ehiza Bizkaiko Golkoan
Balea, garrantzizko baliabidea
Balea-harrapaketa eta -industria
Baleak kostal dean
Euskal Herriko hainbat herri arran tzaletan —hala nola, Biarri tzen, Hondarribian, Lekeition, Bermeon eta Gaminizen (Plen tzia)— gorde tzen diren Erdi Aroko zigiluek argi adierazten dute baleak zer garran tzi zuen herri horien ekonomian.
Balearen arran tza eta haren produk tuak industrializa tzea euskal dunekin loturik egon dira gizal diz gizal di. Inolaz ere ezin liteke ustekabe tzat hartu lotura hori. Eta, era berean, ez dirudi euskal kulturaren esparru hori denbora gu txian bereganatua izan zenik, beste herri ba tzuetatik jasota.
Euskal dunak aspal didanik bizi izan dira herri honetan, historiaurretik, eta ez dira inoiz hemendik kanporatuak izan. Horrek esan nahi du mendiko eta kostal deko euskal tribuak milurtekoz milurteko lurral de txiki batean bizi izan direla, lurral de mal kar tsuan eta baso tsuan, eta elikagai al detik pobre samarrean. Hori dela eta, euskal dunak buru belarri jardun izan dira itsasoak eman di tzakeen baliabide guztiak aprobe txa tzen. Horrenbestez, euskal dunek seguru asko aspal ditik ikusi zituzten baleak oso hurbiletik; eta ikusi, ez ikuskizun huts moduan, baizik eta haiek harrapa tzeko irrika biziarekin. Eta gogo horrek bul tzatuta ariko ziren haiek azter tzen eta ezagu tzen.
Badietan eta kostal deko babesetan zetazeo mota ugari sartu izan da betidanik: izurdeak, mazopak, kaxaloteak…
Mendez mende, espezie guztietako zetazeoek hondoa jo izan dute garairen batean edo bestean hondar piletan eta hondar tzetan. (Askok ikusi izan ditugu mazopak hondar tzetan hil da), eta euskal dunek, ehiztariak jatorriz, animalia horien haragia, koipea eta larrua aprobe txatu izan dute. Mazoparen moduan, balea ere ez zen ezezaguna kostal deko euskal dunen tzat. Seguru asko sarritan ikusiko zituzten baleak kostal detik, babesik gabe, gaixo edo larri zaurituta, lan tzak jaurtita erraz hil tzeko moduan eta sokekin lotu eta atoian hondar tzara ekar tzeko moduan. Balea eduki tzea berebiziko aberastasuna zen eskasian bizi ziren per tsona haien tzat.
Balea sarri eta ugari ager tzen zen Biz kaiko gol koan; euskal dunek, beraz, ez zuten arro tza. Hortik bel durra gal tzera eta hura ehiza tzen saia tzera pauso bat zegoen, batez ere premia bizia akuilu izanda. Euskal dunak, borrokalari adore tsuak eta arrisku tsuak beste per tsonen kontra, nola ez ziren, bada, balea erral doi baina minik egiten ez zuen baten kontra ausartuko? Areago, konturik gabeko etekina ematen ziela ain tzat hartuta. Beharrez ko on tziak eta tresneria eskueran izan orduko menturatu ziren balea ehiza tzera, beste ba tzuk nola egin behar zuten erakustera etorri gabe, ustez.
Baleak etekin handia ematen zuen. Koipea eta jateko haragia, hasteko eta behin, eta olioa ere bai, argizta tzeko, mekanismoak oliozta tzeko eta xaboia egiteko. Nola ez, larrua, bizarrak eta, ba tzuetan, urdailetako anbarra ere lor tzen zen. Sendagaiak eta lurrinak egiteko erabil tzen zen anbar hori.
Ez dira urte asko, mazopa familiak Donostiako badia al dera etor tzen ikusteko modua izan genuela. Egunkarietan jasota geratu zen 1884an kaxalote bat sartu zela badia horretan. Eta duela askoz urte gu txiago, kostal detik bistan, kaxaloteak hil izan dira yate batetik.
Kostal dean ehizatutako az ken baleak, duela ehun urte pasa txo hil ziren arpoi bidez, Zarautz, Orio eta Getaria artean. 1888ko neguan balea asko ikusi zen Biz kaiko gol koan, arran tzan zebil tzan on tzien artean igeri. Eta urte hartako apirilaren 15ean, Ar kaxon, Capbreton, Biarritz eta Donibane Lohizuneko arran tzaleek itsas prefeturari eskatu zioten kostazainek baleak uxa zi tzatela, gainerakoan arrisku tsua zela nabiga tzea, kasik estropezu egiten zutelako haiekin. Eta XX. mendearen hasieran ere, gure kostako arran tzaleak arraunez eragindako on tziekin eta arpoiekin atera izan dira balea ehiza tzera, animalia gertu ikusi izan dutenean. Garaiko egunkariek ematen dute horren berri.
Balearen ehiza
Euskal dunen balea, Balaena Biscayensis, Iparral deko itsasoetatik iristen zen Biz kaiko gol koan negua pasa tzera. Beste balea espezie ba tzuk ere iristen ziren, baina euskal dunen tzat aurrena aipatutakoa zen egokiena: erdi tamainakoa zen, 20 bat metrokoa, motela igerian eta hil tzerakoan ez zen itsasoan hondora tzen. Emeak iraila al dera erdi tzen ziren eta, behin udaberria iri tsita, itzuli egiten ziren, kumeak bidaia egiteko behar beste hazita, Iparral deko itsaso zabal eta lasaietara.
Hasiera batean, balea euskal kostal dea begien bistan zela ehizatu zen, on tzi txikien bidez. Denboraren joanean, gero eta on tzi handiagoak erabili behar izan zituzten, ez ehiza tzeko, baizik eta jazar tzeko eta baleon tzi txikietatik edo txalupetatik eskueran eduki tzeko. Lehenbizi, Asturias eta Galiziako kostal deraino jarraitu zituzten baleak beren emigrazioan. 1371. urtean, Gaztelako erregeak gipuz koarren eta biz kaitarren eskubideen onarpena al darrikatu zuen Toroko Gorteetan, Asturias eta Galizian baleak ehiza tzeko, bere errege tzaren aurretik egiten zen mol de berean. Gerora, euskal dunek on tzi handiagoak erabili zituzten eta zehar kal di ausartak egin zituzten balearen bila joateko; hala, Irlandako, Eskoziako eta, beharbada, Hebrida eta Faroe uharteetako kostal deetara iri tsi ziren euskal arran tzaleak.
On tziak eta teknika
Leku guztietan, ordea, balea harrapa tzeko prozedura berari jarrai tzen zioten: ama on tziaren gainean edo on tzi horren atoian on tzi txikiak eraman ehiza lekuraino, gizon gu txi ba tzuk osatutako eskifaiek gidatuta, eta zetazeoa arpoien edo lan tzen bidez hil. Kostal dera atoian eramatea, harrapakina zatika tzea eta koipea ur tzea ere egin beharreko lanak ziren guztiak.
Arraunez eragindako on tzi txiki horiei izen asko eman zaiz kie, eta nahasmena sortu da ondorioz; izan ere, izen berberek, garai batean edo bestean eta portu batean edo bestean, esanahi desberdina izan dute: txalupa, batela, pinaza, txanela, potina, ballenerra…
Biz kaiko gol koko kostal dean behin tzat, arraunez eragindako on tzi txikiekin ehiza tzen zuten euskal dunek balea. Zuzenean on tzi handietatik balea ehiza tzea orain tsuko kontua da; arpoiak kanoikadez jaurti tzea asmatu zutenean hasi ziren on tzi handiak erabil tzen.
Begizta tzeak eta trepe txuak
Biz kaiko gol kora balea dezente iristen zen garaian, balea arran tzaleek zain tza zerbi tzua ezar tzen zuten horretarako berariaz eraikitako talaietan eta itsasotik hurbileko tontorretan. Lapurdin dorreak jaso zituzten; Getarian (Lapurdi) bat gorde tzen da oraindik. Eta Donostian ere zutik dago balea begizta tzeko talaia bat, Ulia mendiaren tontorrean, har kaitz baten gainean.
Zaindariak kostal detik gertu balea bat begizta tzen zuenean, modu batera edo bestera ematen zuen abisua: ke bidez, danbor edo turuta bidez, kanpaiak joz… On tziak prest izaten ziren lehorrean, ehizarako trepe txu guztiak zamatuta, arraunak, ur geza eta janari pixka bat hartu eta itsasora tzeko. Arpoilariak, lemazainak eta lau edo sei arraunlarik osa tzen zuten eskifaia. Arpoilariak brankan zuen bere lekua eta harrapakinarengana hurbil du artean ere arraun egiten zuen. Hauxe zen bere armamentua: arpoi pare bat esta txa eta flotagailu ba tzuei lotuta eta lan tza odol eragileak.
Pieza hurbil zutenean, arpoilariak, brankako txapitulan zutik eta arpoia eskuetan, aginduak ematen ziz kien lemazainari eta arraunlariei. Arpoia bera al tzairu forjatuz egindako az kona zen, 2 m luzeko kirten astun bati lotua; kirten horrek indar handiz jaurti tzeko balio zuen. Arpoia jaurti eta animaliaren saihe tsean il tzatuta, balea az kar murgil tzen zen barrual dera eta eskifaiako kideak kontu handiz joaten ziren aska tzen arpoiari lotutako esta txa, on tziaren zatiren batean korapila ez zedin. Karela maiz busti tzen zuten, marruskadura biziak soka erre ez zezan. Zauritutako balea azalera atera tzen zenean ar nasa har tzeko, arpoilari zuhurrak bigarren arpoi bat sar tzen zion edo lan tza odol eragilearekin zizta tzen zuen animaliaren biz karra.
Harrapaketa bakoi tzean hiru edo lau on tzik har tzen zuten parte, bakoi tza leku egokian jarrita eta arpoilari lanetan txandak eginez. Baleak orduak egin zi tzakeen hil aurretik eta, orobat, kostal detik urrun eraman zi tzakeen ehiztariak. Gero, haragi tona haiek guztiak kostal dera atoian eramateko lan eskerga eta nekagarria etorri ohi zen. Ondoren, animalia zatikatu eta koipea urtu behar zen el tze handietan eta, az kenik, olioa egurrez ko upeletan on tziratu.
Baleon tzien irudiak
Euskal Herrian, balearen arran tzari buruz ko irudirik an tzinakoenak Bermeoko eta Hondarribiako kon tzejuetako zigiluak dira, XIII. mendekoak biak, eta beste bat Biarri tzekoa, XIV. mendekoa. Donostiako zigiluko on tziarekin gerta tzen den moduan, Bermeoko eta Hondarribiako on tziak aurrekoak dira, beharbada zigilu horiek dituzten dokumentuak baino askoz ere lehenagokoak.
Bermeoko zigiluaren irudia (osatu gabe dago) 1297. urtean datatutako dokumentu batekoa da. Iruñeko Kontuen Ganberan dago gordeta agiria.
Hondarribiako zigiluaren irudia aurrez aipatutako dokumentuan dago; Padurako Ermandadeko udalerrien eta Fran tziako monar karen arteko hi tzarmena jaso tzen duen agirian.
Biarri tzeko zigiluaren irudia, berriz, 1351. urtekoa da.
Beste bi zigilu ere badira, balearen arran tzan diharduten bi euskal txaluparen irudiekin. Bat, Bermeokoa da, eta, bestea, Lekeitiokoa, baina biak ala biak askoz geroagokoak direla dirudi; XV. mendearen amaierakoak, gu txienez.
Az ken al dian, Luis Murugarren historialari donostiarraren zorroztasunari esker, beste bi txaluparen irudiak agertu dira, bataio liburu batean marraztuta. Zumarragako parrokia ar txiboko XVI. mendeko bataio liburuan, hain zuzen.
Orain arte ez dugu beste ikonografia dokumenturik, baleon tzi bat ehizaren unean erakusten duen irudirik; alabaina, badugu on tzi mota horren beste irudi bat, XIV. mendearen hasierakoa, erlijio motibo batean erabilia. Gasteiz ko San Pedro elizan dago, al daretik hurbileko ganga nagusiaren gil tzarrian.
Horrelako txalupa bat berreraiki tzen saia tzeko datu zeha tzagorik ez dagoenez, ezjakintasun hori hartu behar da oinarri: ez dakigu txalupek benetan zer forma zuten, zer neurri eta edukiera zeukaten, ezta eraiki tzeko zer teknika erabili zuten ere. Agian, egunen batean agertuko dira agiri gal du ba tzuk oraindik ere ezagu tzen ez den ar txiboren batean; orain tsu Murugarrenek eraku tsitako moduan. Nolanahi ere, usteetan oinarrituta egiara dezente hurbil tzeko moduan, bai, bagaude; izan ere, zigiluek informazio dezente ematen dute.
Bermeoko 1297ko baleon tzia
Hiru aurrenekoetatik, Bermeokoa dago errealismo handienaz marraztuta. Beste biek makurdura gehiegiz koa dute eta bularrak puztuta dituzte; Bermeokoak ez.
Hiru zigiluetako irudietan ager tzen denagatik, on tziak ezaugarri hauek ditu:
- arraunez eragindakoa da, ez dago belen arrastorik,
- kroskoa tingladillo eran eraikita dago,
- muturretan altua eta karel al detik baxua da,
- bikingoen an tzeko on tziekin pareka daiteke, nahiz eta bikingoenak askoz lehenagokoak izan.
- San Pedro elizako on tziarekin ere pareka daiteke, bai eta Murugarrenen marraz kietako on tziekin ere; bi horiek geroagokoak dira.
Lanerako beharrizanak
On tzien ezaugarriak hobeto irudika tzeko, ain tzat hartu behar da halako txalupa batean gizon ba tzuek arraunean jarraitu behar ziotela baleari eta arpoi eta lan tza bidez akabatu behar zutela animalia erral doi bat. Eta lan hori negu betean eta Biz kaiko gol koko ur arrisku tsuetan egin behar zela. Isilik eta az kar gerturatu behar zuten animaliarengana. Balea batek edozer onar tzen du hurbilean, baina ezin ditu jasan soinu arro tzak; halakorik en tzuten duenean urrundu egiten da. Arraunek toletetan eta estropuetan marraskaduraren eraginez egin zezaketen soinua, esaterako, ezingo zukeen jasan.
Hots horiek saihesteko, trapu edo larru bustiekin bil tzen zuten toletarekin eta estropuarekin kontak tuan zegoen arraunaren zatia.
Arrazoi beragatik, arraunaren palek finak izan behar zuten, uretan sar tzerakoan sortutako plisti plasten eta atera tzerakoan eroritako tanten eragina leun tzeko. Garai hartan normalean erabil tzen ziren arraunen al dean bestelakoak behar ziren balea ehiza tzeko: hobeto landuak, estilizatuagoak…
Behin lehen arpoikadarekin pieza zaurituta eta esta txa luzearekin eu tsita, eskifaiak adi adi jarraitu behar zien animaliaren mugimenduei: baleak norantz ihes edo eraso egin, zer ezusteko mugimendu egin, horren arabera prest egon behar zuten bat batean boga tzeko, atzerantz egiteko edo erabat bira tzeko. Kontuan hartuta, gainera, animaliak izugarriz ko indarra zuela, mina zuela zaurian, odol ugari isur tzen zuela eta ikaratuta bezain haserre zegoela.
Ondoren, dena ondo joanez gero, berriro ere atzetik jarraitu behar zioten animaliari, ar nasa har tzera noiz aterako zen zain geratu, berriro hurbil du eta beste behin ere arpoia edo lan tza odol eragilea jaurti tzeko. Inolako dudarik gabe, lan luzea, nekeza eta arriskuz betea zen balea ehiztariena.
Az kenik, hil dako gorpu baten tona asko garraiatu behar ziren atoian kostal deraino; itsaso kiz kurtuan, edo, gu txienez, olatu dezentekoekin, gainera. Lan hori ere ez zen nolanahikoa.
Al derdi teknikoak
Urte askotako eskarmentuaren ondotik, baleon tziak, nahiz eta era trauskilean eraikita egon, on tzi arina, sendoa eta egonkorra izan behar zuen, ulergarria da hori; on tzi egokia itsaso haserretuari aurre egiteko eta biraketa zakarrak egiteko edozein noranz kotan.
Horrez gain, behar beste leku behar zuen barruan sei edo zor tzi gizon har tzeko (horietako batek, arpoilariak, gainera, leku lasaia eta goratua behar zuen brankan, ikuspegi zabala izateko eta eragoz penik gabe bere lana egiteko). Eta arpoi, esta txa, flotagailu, lan tza odol eragile, ordez ko arraunen bat, bal de, xukadera, ur gezako upel txo eta bestelakoak sar tzeko ere behar zen tokia.
Zigiluetan ager tzen diren on tzietako gizonak lemazainari begira daude. Gaur egungo euskal arraunlarien ohiko postura dute. Horrek esan nahi du arraunak erabil tzen zituztela eta ez arrabarik eta arraun mo tzik.
Estropodun toletak
Hiru on tzietatik bakar batean ere ez da an tzematen ez txastaderarik ez bonborik. Horrenbestez, toletak erabil tzen zituztela ondoriozta tzen da.
Estropodun toletak aspal diko asmakizuna dira. Nydameko on tziek (IV. mendea), Kralsonokoek (VII. mendea) eta Arbyn (Suedia) aur kitutako lau metroko luzerako txalupak (1000. urtea) toletak zituzten. Baina tolet horiek ez dira zilindrikoak; ai tzitik, on tziaren goiko ilaretara finkatutako egurrez ko piezetan tailatutakoak dira. Tolet mota hori, eusten duen piezaren zatia da; horri esker, on tziak ez du behar ez karelik ezta bestelako sendogarririk ere, eta kanoa bat bezain arina izan daiteke.
Euskal dunek erabilitako toleta oso bestelakoa da; izan ere, egurrez ko makil soil bat da, flexioa jasan dezakeena, karelean egurrez ko pieza zabal baten gainean sartuta, edo karelean bertan sendogarri bat duela. Tolet mota hori ere nahiko zaharra da; Bermeon XIV. mendearen erdial dera toletak eta estropoak erabil tzen zirela egiazta tzen duten dokumentuak badira.
Euskal dunek erabilitako toleta benetan asmakizun erabateko tzat har daitez keen horietakoa da. Arestian esan dugunez, Bermeon agertu dira tolet horri buruz ko dokumentuak; baina Biz kaiko herri horretako zigiluari erreparatuta (1297. urtea) esan daiteke askoz ere lehenagokoa dela toleta. Bada, «San Juan» belaon tzian edo batelean edo txalupan, aurrerago ikusiko denez, tolet mota bera zuten, eta tolet hori gaur egun euskal portuetan dauden arraun on tziek dutenaren oso parekoa da. «San Juan» on tzia 1565ean hondoratu zen Labradorren eta ar keologia indusketan berreskuratu zen gero.
Tolet bikoi tzekin, txaplatekin eta sardekin arraunak alboetara egiten du dan tza eta ez da ondo eusten; al diz, estropodun toletak aukera ematen du berdin sendo eta luze arraunean egiteko eta berdin motz eta az kar egiteko. Gainera, edozein arrazoi dela medio, arrauna eskuetatik aska tzen bada, lotuta gera tzen da on tziari eta urak ez du eramaten.
Horrez gain, toleta erabil tzeak aukera eman zien on tzi txikiei arraun lemaren morron tza bertan behera uzteko. Normandiar erako lema hori istriborreko hega tsera lotuta zihoan modu iraunkorrean. Hala, toletari esker eta morron tza horretatik libre, on tziek askoz errazago egin zi tzaketen maniobrak, batez ere biribilean egin beharreko biraketa az karrak.
Aurrez emandako datu horiek guztiak ain tzat hartu beharrekoak dira jabe tzeko kroskoak zer itxura eta neurri izango zuen. Izan ere, soilik arraunak erabil tzeak bal din tzatu egiten du karelaren altuera, eta karelaren altuerak bal din tzatu egiten du arraunen luzera. Arraunak erabil tzeak berekin dakar tosten beharra (arraunlarien bankuak eserlekuak dira tostak) eta tosten eta toleten artean tarte jakin bat utzi beharra.
Era berean, toletak egoteak esan nahi du ilaren goiko al dean sendo tzeko sistemaren bat egon behar duela, edo karelaz hor nituta egon behar duela. Eta, batez ere, toletak direla medio, zuakerrak baliatu behar dira bragerrak berma tzeko, brager horietan finka tzen baitira tosten iz kinak. Izan ere, arraun motz eta arraba sinpleekin edo bikoi tzekin arraunean egin daiteke ku txa batean eserita edo karelen gainean, bai eta belauniko edo zutik ere; eta, horri eskerrak, on tziaren alboak arinak eta sendogarririk gabeak izan daitez ke; horrelakoak dira, esaterako, larruz ko kanoak edo zuhaitz azalez egindakoak. Alabaina, tolet eta estropodun arraunak karelean egiten duen presio indar tsuak askoz indar handiagoa eska tzen du alboetan.
Kroskoa
Belaon tziak ez bezala, arraun on tzi batek ez du nahitaez gilarik behar ezta abor tzarik ere. Ondorioz, baleon tzietan, tingladillo erako forroarekin eraiki tzen zen kroskoa; krosko hori, ohol batetik arma tzen zen, ohol horren er tzak bata bestearen gainean jarrita eta luzeran il tze zapalen bidez josita. Kroskoari «gu txi gorabehera» ematen zion neurria on tzigileak, ilarak munta tzen zihoan ahala, ez txantiloirik eta ez galiborik erabili gabe, oholak egokieraren arabera oker tzen eta bira tzen.
Kroskoa armatuta, az kenean, bragerrak sendo tzeko eta finka tzeko, zuakerrak gehi tzen ziz kion. Kroskoak jada barrutik zeukan forma har tzen zuten zuaker horiek.
Neurriak
XIII. mendeko euskal zigiluetan ageri diren baleon tziek edo txalupek zer itxura eta neurri izan zuten eta zer teknikaren bidez eraiki ziren jakiteko, normandiarren aurreko mendeko an tzeko on tziei buruz jada egin diren zenbait azter keta hartu behar dira oinarri eta hortik ondorioak atera. Era berean, ain tzat hartu behar dira ondorengo mendeetako euskal on tziei buruz egindako iker ketak, horiei buruz bai baitaude ida tziz ko erreferen tziak. Eta, gaur egun, kontuan hartu behar da, orobat, Labradorren aur kitu diren XVI. mendeko aztar nak.
Ain tzat hartuta mila urtetik gora igarota baleak ehiza tzeko ia prozedura berari eu tsi ziotela (arpoia jaurti tzeko kanoia erabil tzen hasi arte, hain zuzen), pen tsa tzekoa da ehizarako erabilitako tresneria, on tzi eredua eta eskifaiako kideen kopurua ere ez zirela askorik al datu.
Zigiluetan ager tzen diren belaon tzien garai tsu berean, Bermeon bertan, Arran tzaleen Ordenan tzak baziren jada 1353. urterako. Ordenan tza horietan arau tzen da atoi lanetara atera tzen ziren on tziek (pinazek) 18 besotik gorakoak izan behar zutela (luzeraz, uler tzen da). Ordenan tza horiek ez ziren bat batean eta berez sortu, esperien tzia luze baten ondoren eta ondo mamituta baizik. Horrenbestez, atoi lanetarako pinazen luzera adierazten duen datu hori baliagarria izan daiteke hamar kada ba tzuk lehenagoko beste pinaza bat berreraiki tzeko.
Neurri unitateak:
Alabaina, zer «beso» hartu behar da neur tzeko unitate moduan?
- beso gipuz koarra, edo «kana erdia», gaur egungo 0,4185 metroren parekoa zen;
- beso biz kaitarra, edo «baserdia», gaur egungo 0,4179 metroren parekoa zen;
- erriberako besoa (XVI. mendean hori erabil tzen zen on tzigin tzan) gaur egungo 0,5746 metroren parekoa zen.
Horrenbestez,
- euskal beso normala har tzen bada neur tzeko unitate moduan (0,418 m, hor nonbait), atoi on tzi baterako gu txieneko luzera 7,524 metrokoa zatekeen;
- erriberako besoa hartuz gero, luzera 10,342 metrokoa zatekeen.
Baleon tzi edo txalupa batek, nahi eta nahi ez, on tzi oso espezializatua behar zuen izan, eta ez atoi lanetan ari tzeko egina. Zamatutako on tzi handiak arraunaren indarrez atoian eramateko, alegia. Beraz, ez zuen 18 metroko luzera izan beharrik. Alabaina, behar bezain handia izan behar zuen sei edo zor tzi gizon barruan eramateko, eta beharrez ko armak eta tresnak sartu ahal izateko. Horrenbestez, ez li tzateke harri tzekoa zor tzi bat metroko luzera izatea, beharbada zer txobait gu txiago.
Eskifaia
Lekeitioko Marinelen 1555eko Ordenan tzek arau tzen zuten baleatara atera tzen zen pinazak gu txienez sei gizon eraman behar zituela eta 20 besokoa izan behar zuela (beso biz kaitarrak?)
XVII. mende hasierako dokumentuetan —balearen ehizan izandako auziei buruz koetan, hain zuzen—, datuen artean aipa tzen da pinaza batean zor tzi gizon zihoazela; eta beste batean zaz pi.
Sañez Reguartek, XVIII. mendean, adierazitakoaren arabera, bere garaiko Lapurdiko belaon tziek zaz pi gizon eramaten zituzten eta bost tosta zeuz katen. Baleon tzi horiek on tzi handiagoetan eramaten zituzten Ter nuara eta Groenlandiara.
Az ken ondorio moduan, pen tsa daiteke, gu txiago edo gehiago, Bermeo eta Hondarribiako XIII. mendeko zigiluetako on tziek, bai eta XIV. mendeko Biarri tzekoak ere, ezaugarri hauek zituztela:
- 8 m inguruko luzera,
- 2 m baino gu txixeagoko zabalera eta
- eta 70 cm inguruko altuera zuaker nagusian;
Kroskoa:
- Tingladillo eran forratua,
- bular zorrotz eta altuekin,
- sekzioaren erdigunea «U» eran,
- albo bakoi tzean sei ilararekin, il tze zapal eta tolestutako il tzeekin, eta zaz pi zuakerrekin indartuta,
- gila fal tsu bat ere eramaten zuen beheal dea babesteko.