Euskara irakasteko gida didaktikoa
Euskara-irakaslearen Didakteka
[aldatu]Proiektuaren helburuak
[aldatu]Didakteka Santurtziko Udal Euskaltegiaren ekimena da eta helburu nagusia euskara-irakasleen esku era guztietako materialak uztea da, teoria eta hausnarketa uztartuz hezkuntza-praktika mesedetzeko asmoz.
Horretarako, euskara irakatsi eta ikasteko tresnak, baliabideak eta dokumentazioa era sistematikoan eta kolaboratiboan bildu eta sailkatu nahi ditugu.
Proiektu irekia
[aldatu]Didakteka proiektu irekia da eta parte hartu nahi duten guztiei zabalik dago: dagoeneko eskura dauden artikuluak handituz, zuzenduz edo beste dokumentu batzuk sortuz.
Orriak editatzea oso erreza da. Probak egiteko gunean praktika dezakezu. Didaktekari ekarpenak egin ahal izateko, derrigorrezkoa da erabiltzaile-kontua sortzea. Hemen duzu harpidetzeko modua.
Egungo egoera
[aldatu]Gaur egun Didaktekan hizkuntzak ikasi eta irakasteko printzipioez gain, metodologia-oharrak (orokorrak nahiz zehatzak) eta ebaluazio-irizpideak aurkituko dituzu.