Eztabaida:Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Ondarroa

Wikibookstik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Zubien ibilbidea: Herri osoa Artibai ibaiak zeharkatzen du, Bizkaiko golkoan itsasoratu arte, beraz, hortik hainbeste zubi izatera.

Portuko autobus geltokian hasiko dugu ibilbidea. Bertan parez pare daukagu Ondarroako zubien artean berriena, hau da Itsasaurre zubia. Santiago Calatrava arkitekto eta ingeniari ospetsuak diseinatu zuen, hortaz beti izan da ezaguna “Calatrava zubia” bezala. Burdinez eta zementuz eraikia, estilo abangoardistako zubi hau 1995 ean eraiki zen. Pixkat aurrerago ikusiko dugu, ¨plaiko zubixe¨,bezala ezaguna den zubia. XIX. Mendeko amaiera eta XX. Mende hasierako “burdin-arkitekturaren” adibide polita da. 1927.an eraiki zen Arrigorri hondartzarako bidea errazteko. Harrizko bi zutabek eusten dute burdinazko egitura, eta zutabe horietako baten gainean biratu eta ireki egiten zen tamaina handiko itsasontziei sartzen uzteko. 1970. Hamarkada arte bertatik igarotzen zirenek bidesari bat ordaindu behar zuten, 5 zentimo edo “txakur txiki” izenez ere ezaguna. 2020an eraberritua. Zubiaren ezkerraldetik pasealekua jarraituz, portu zaharrera helduko gara, “astilleru” tik igarota, gaur eguneko arraun elkartearen lokalaren aurretik pasatuko gara eta bertan aurrean ikusiko dugu Ondarroako zubi enblematikoena, “zubi zaharra”. Mendeetan zehar gutxienez hiru edo lau zaharberritze lan (azkena 1961 ean) jaso dituen harrizko zubi honek hartu zuen 1330ean jada existitzen zen egurrezko zubi altxagarri zaharraren lekua. Ibaian gora zihoazen itsasontziek eta zeharkatzen zuten abereen jabeek ustiapenaren jabea zen hiribilduari zerga bat ordaindu behar zioten. Pasealekuan aurrerantz jarraituta, berehala ikusiko dugu “zubi barria” (1857-1859).Harrizko zubi sendo honek Berriz-Ondarroa errepidea Mutriku eta Debarantz egiten ari ziren errepidearekin lotu zuen. Horrela XIX. Mendearen hiruregeiko hamarkadan ireki zen, Lekeitiorantz doan kostako errepidea. Isolamendu geografikoaren amaierak piztu egin zuen Ondarroa. Horretxek animatu zituen ondarrutarrak arrantza-sektorea indartzera eta herriaren zein portuaren egitura aldatzera.

Pasealekuan aurrerantz eginda, herriko azkenengo zubiarekin aurkituko gara. Zaldupeko zubia: Ikastetxera, futbol zelairz eta kiroldegira abiatzeko zubia da. Gaur egun dagoena 70. hamarkadan eginikoa da, baina honen aurretik egurrezko "dindilizkako" zubi bat zegoen. Oinezkoentzako paseabide berria 2009 an egin zen. Eta hemen amaitzen dugu, zubien ibilbidea. Abiapuntura, etorri garen bidetik joan gaitezke, edo bestela herri barrutik, beste ikuspuntu batetik ere herria ezagutzeko.

Hasi eztabaida bat Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Ondarroa artikuluari buruz.

Eztabaida berria hasi