Itsasoko kultura/Euskal baleontziak Ternuan. Oihartzun literarioak
Euskaldunek itsasoan eta arrantzan izandako gora behera ugariei buruzko aipamen literario zaharren urritasuna behin baino gehiagotan gogoratua izan da. Egia esan, gure historiaren atal hori aspalditxokoa eta oparo samarra dena jakin arren[1], ez zaigu euskaraz nahiz erdaraz —erosketa, salmenta, tratu, testamentu eta horrelakoen agiriak izan ezik— idatzitako aztarna gehiegi geratu. Gabezia ez da, horregatiok, erabatekoa, hor baitditugu, besteak beste, Ziburuko Joanes Etxeberrik XVII. mendean kaleratu eta harrez gero makina bat bider aipatu diren balearen arrantzari buruzko bertso ospetsuak[2]. Dena den, Etxeberriren bertso otoitz hauek edo eta geroago sortutako beste batzuk ere[3] salbuespen gisa agertzen zaizkigu, arrantza lanek hainbeste mende eta belaunalditan zehar milaka eta milaka euskal marinel eta itsasgizon behartu eta enplegatu zituztela kontutan izanik, behivntzat.
Portu batzuetako korsario eta osterantzeko lapurren unta aberatsez gain, bazen, bestalde, Euskal Herriko itsas hegi osoan izugarrizko arrakasta lortu zuen arrantza mota famatu bezain emankor bat: Ameriketako Ifarraldean, Ternua (Terranova) eta Labrador inguruetako uretan batez ere, balea zein bakailaua harrapatuz burutzen zena, alegia. Hasieran gipuzkoar eta bizkaitarrak nabarmendu baziren lanbide horietan, gerora, arazo eta egoera politikoak zirela bide, lapurtarrek ihardun zuten gehien bat urrutiko paraje haietan[4]. Beste zenbait herritako literaturatan sarritxo kanporatu izan den itsasgai erakargarri hau ez otevv zuten, bada, gure aintzinako idazleek inolako moduz azaltzerik nahi izan? Euskal Literaturaren lehenengo mendeetan, erlijioari dagokion esparrutik kanpora behinik behin, nekez aurki daiteke hitz lauz moldaturiko kontaerarik. Mundu horri prosaz heltzeko zegoen nagikeria (edo ezintasuna) nabari samarra zen. Ez, ordea, bertsotan izanez gero. Hartarako zaletasuna aspaldidanik frogatua dugu euskaldunok[5]. Ez da harritzekoa, beraz, Ternuaz dugun lanik irakurgarriena ongi neurtutako hitzez, hots, bertso borobiletan taxuturik egotea.
Alabaina, gure marinelek hemendik Ameriketarunzkoan itsasoan zeuzkaten arriskuak edo eta egungo Canada ko lur eta uretan arrantzale haiek egiten zituzten lan nekosoak kontatzen dizkiguten bertso hauek ez dute gure artean oihartzunik izan, duela bi edo hita mende onduak izan arren, ez direlako, nik dakidanez, sekula ere argitaratu[6]. Orain Baionako Euskal Erakustokiko artxibategian gordetzen dira beste zenbait poema dituen manuskrito xahar baten lehen orrialdeetan.
Eskuizkribua
[aldatu]Nik, neuk, Ternuaz ari diren bertsuok Selma Huxley anderearen bitartez eskuratu nituen. Euskal arrantzaleek Ifar Amerika aldean utzitako lorratzak arakatzen ari zaigun ikerlari angeles canadiar honi, berriz, Canada tik iri-tsi zitzaion poema hauei buruzko lehen albistea [7]. Guk Ameriketatik jasotako fotokopia, hango informazioaren arabera, Baionako Euskal Museoan gordetako eskuizkribu batetatik aterea ornen zen. Kopia horren transkribaketa lanetan niharduela, irakurketa zailtasun eta zalantza batzuk azaldu zitzaizkidan eta, horiek argitu alde, Selma eta biok Baionara jo eta jatorrizko testua ezagutzeko aukera izan genuen[8].
Museoko eskuizkribu honek 155 mm. x 110 mm. neurtzen dituen liburuska bat osatzen du. Paper zaharragoaz gogortutako azalean ez dauka aparteko izenbururik; hala ere, honoko argibide hauek dakartza: de 1 a 53 ojos escritas desde Partida (sic) / Tristia Ternuara hasta Luyetan dire mundu / huntan bici, Sasia badezate Cumpli / eta Bethe hain gusto hona. P. S. Beraz, azalean adierazten zaigunez, 53 orri edo idatzitako 107 orrialde dituen poema bilduma bat dugu[9]. Hor aipatzen diren Partida Tristia Ternuara (...) hain gustu hona hitz horiek, zertxobait aldaturik, lehen poemaren izenburuari eta azkenaren amaierari dagozkie. Behekal-dean zigilu borobil eta handi samar bat ageri da, inguruan VIRTUS UNIUS DISIPAT HOSTES COLECTOS latinezko esaldia eta goian koroa bat dituelarik; barruko zirkuloan, anagrama bat eginaz[10], letra handi ba-tzuk azaltzen dira eta zigiluaren azpian Domine Dirige nos esaldia.
Barnekaldeko lehen orrialdean izenburu an-tzeko hau dator: Recueil de quelques pieces de vers / anciens et nouveaux / 1798. Urtemuga horren pean, letra eta tinta desberdinez, jakina, Manu de la Sota liburuzalearen sinadura[11].
Garaia, gaiak, hedadura eta beste
[aldatu]Frantsesezko izenburu horrek adierazten digunez, garai desberdinetako zenbait bertsoren bilduma dugu. Gehienak XVIII. mendekoak, 1766 1798 urteen artean moldaturiko poemak. Badira, ordea, geroagoko banaka batzuk —XIX. mendearen lehen urteetakoak, alegia— eta, dirudienez, baita aintzinagokoak ere; az-ken hauek ez dakarte inolako urte aipamenik, baina gaiak, idaztankera eta bildumaren hasieran datozela kontutan izanik, XVII. mendearen ondarrekoak edo XVIII.aren lehen erdialdikoak suertatuko balira, ez li-tzateke harrigarria izango. Datarik gabeko hauen artean daude, hain zuzen, Ternuari buruzko gora beherak eta Zarrantza izeneko untziaren penak kontatzen dizkiguten poemak.
Bertso hauek idatzi izan zireneko denboraren eremua zabala baldin bada, ez dira meharragoak gai, neurri, hedadura eta bestelako zertzeladei dagozkienak. Dena den, era honetako liburua hartarako lekurik aproposena ez delakoan eta aurrerago azalduko dudan lan batetan[12] horretaz zehatzago arituko naizenez, ez dut oraingoan bertso bilduma honen deskribapen xeheturik eskainiko. Esan dezagun, hala ere, 30 poematik gora aurkitzen direla, guztira 450 ahapaldi baino gahiago osatzen dutelarik[13]. Konta poesia da gehien bat; sasoi hartako gertaera, pasadizo, eztabaida, gatazka, herri, pertsonaia eta abarren berri ematen diguten poemak. Sarritan, toki edo pertsona horiei buruzko aipamenak laudoriozko bertsoen bidez egiten zaizkigu: goraipatuen artean hor ditugu, esate baterako, Luis XIV.a, Luis XV.aren emaztea eta seme nagusia, Estaing kontea eta Jesuita euskaldunak, Kardaberaz, Meaker (sic) eta Mendiburu barne direla; edo Hendaia, Donibane Lohizune eta Orzaize herri goragarrien artean. Ez da falta, ordea, xaxatutako herririk edo trufaz trataturiko gairik: adibidez, Donibane bera, Jatsu eta Haltsu lehen kasuan edo Donostiako damen emigrazioa, alegiazko apezpikua eta andreen apaindura bigarrenean.
Bertso neurriak aberatsegiak izan gabe, ez dira urri eta eskasak ere. Batzuk aski ezagunak gertatu arren (zor-tziko txiki antzekoak, kopla zaharrak, etab.), bada ahapaldi mota bitxirik (Oi Betlehem! gabon kantan erabil-tzen denaren itxurako bat, esaterako). Bertsoen hedaduraz ere beste hainbeste esan daiteke: poema askok 8 12 ahapaldi inguru dituzte; baina arras luzeagoak ere baditugu (31 edo 65ekoak) eta oso laburrak ere bai (1 edo 2koak). Norenak edo nortzuenak? Egile ezagunak dituzte batzuek: Basusarriko Larregi (D’Estaign Jaun Contearen Laudorioac) edo Jean Robin donibandarra (Luxe de 1808 eta beste zenbait). Poema askorentzat, ostera, ezinezkoa da oraingoz guraso jakin batzuk kausitzea.
Azkenik, argitalpenei buruz honoko hau aurrera daiteke: ez direla manuskrito honetako bertso lan guztiak inoiz publikatu gabekoak. Arestian aipaturiko Larregi eta Robin en bi poema horietaz gain[14], Julio Urkixo deustuar handiak Donibanez mintzatzen direnak —Escara bastartaren contra eta Vive victor Donibane— 1923ko RIEV aldizkarian, eta Ducos eta Claret jaunei buruzkoak hurrengo urtean kaleratu zituen[15]. Azken hauek, Temuaz ari eta aski ezezagunak direnez, liburu honetan ezartzea agoki iruditu zaigu. Gainontzeko guztiak, hori baieztatzeko erabateko ziurtasunik ez badut ere, argitaragabekotzat jo ditzakegu.
Ternuari buruzko hirukotea
[aldatu]Gure itsasgizonek Ternua aldean —eta harunzko honunzkotan— jasandako oinaze, neke eta penak, sufritutako ekaitz, heriotze eta hondamendiak, bizi izandako esperientzia, arrisku eta abenturak, ezaguturiko jende, ur eta lurrak, lortutako poz, atsegin eta irabazpideak beste ¡non baino hobeto adierazten zaizkizue liburu honetako atal historikoan. Haatik, hainbeste urte iraundako arrantza mota oparo eta periltsuak merezi zuen erreferentzia literario xume bat, bederen. Gipuzkoa eta Bizkaian ez zen sasoi hartan horrelako literatur fruturik umatu. Lapurdik, aldiz, tradizio literario bortitza sortarazi zuen XVII. mendean, bertsogintzak ikaragarrizko indarra hartzen zuelarik. Sarako taldeko autore batzuek itsastarrentzat ondutako bertso eta otoi-tzak argitaratu zituzten[16]. Egia esan, ez dakigu noizkoak diren Ternuaz ari diren hita poema hauek, baina Sara DonibaneZiburu ko tradizio lapurtar horretatik jaioak, zalantzarik gabe.
Dena dela, orain arte ahul samar ageri den tradizio horren alderdi sekular, ez erlijioso bat indartzera letorke bertso sail hau. Izan ere, bertso hauen helburu nagusia ez baitda otoitz egitea edo zerbait irakastea, marinelen lanak eta nekeak, besterik gabe, kontatzea baizik. Eta xede hori ederki asko bete dela esan behar. Halako gaietan gutxitan eskaini zaigu euskaraz horrenbesterainoko bertso trinko, mardul eta ozenik. Adibide-tzat furacanaren ahapaldi borobila har dezakegu:
117 Furacanaren furia
Ifernuco iduria
Satan beltcac darabilla
untcien galtcen dabilla.
Poemon ezaugarri nagusiak hobeto ikusi ahal izateko, berauen egitura eta gaiei azterketatxo bat egingo diegu:
Egitura
[aldatu]Hiru poemok bakarrean nahiz batera irakur daitezke, bakoitzak osotasun aski baitdauka eta hiruren artean batasun sendoa osatzen dute. Lehendabizikoak —Partiada tristea, Ternuara— 20 ahapaldi ditu eta bost orrialde bakoitzean; bigarrenak —Itsassoco Perillac— egitura berbera du, 20 ahapaldi lau orrialdetan zehar banaturik; eta hirugarrena —Ternuaco Penac— laburtxoagoa du u, guztra 13 ahapaldi hita orrialdetan (4/5/4) dituelarik. Beraz, hirurek batera 53 ahapaldi eta, laukoak direnez, 212 lerro.
Neurriz laukoak, bai, baina ez nolanahikoak. Ondorengo eskema metrikoari jarraitzen diote:
29 Bici beharrez bicia 8A
Benturatcen dut gucia; 8A
Bici ustean hiltcera, 8B
Bahona hirriscatcera. 8B
Zortzi silabetako bi biko elkartuta ditugu, baina puntu desberdinez. Lehen zatia, bestalde, lauko kopla zaharrarena bezalakoa da. Puntuak, oro har, aberats samarrak dira; gehienetan azken biak, behintzat, errimatzen dute:
33 Itsasoac nau bicitcen
harc berac nau ni icitcen
bici laburra emanen
guero berac eramanen.
Transkribaketa egitean, jatorrizko testuaren ortografia erabili da. Orijinalera behin eta berriro begiratu arren, ez zaizkigu zalantza guztiak erabat argitu, zenbait tokitan letra arraroa, gainetik egindako berridazketak edo beste arrazoiren bat dela medio irakurtzeko zailtasunak izan baitditugu. Dena den, hitz bakan batzuk soilik dira dudazkoak. Halaber, ez da beti erraza izan ortografia aldetiko arazo batzuk zeharo erabakitzea[17].
Gaia
[aldatu]Lehen zatia Ternuara abiatzekotan diren marinelen despedida triste eta hunkigarria dugu. Zuzenki esaten ez bada ere, hurrengo sailean (Itsassoco Perillac izenekoan) aipatzen den Larrun mendia partiadako itsasportutik ikusten dena baldin badakigu, ZiburuDonibanekoa dela pentsa dezakegu. Hasierako ber-tsoetan, prestaketa guztiak eginda gero, marinelak untziratzeko deia entzuten du. Hortik aurrerakoak, azken orduko agur nigartiak eta marinelari eta etxekoei trumilka bururatzen zaizkien pentsamendu mingotsak: gurasoak, emaztea, haurrak, hots, maiñada guztia hain denbora luzerako utzi beharra, itsaso eta laneko arriskuak, itsasoarekiko maitasungorrotozko lotura, senide kuttuna betiko galtzeko beldurra.
Bigarrenak Atlantikoa zeharkatzeko igaro behar diren perillac kontatzen dizkigu. Ternuarako bidea benetan luzea da, itsasoa arrunt zabala, inolako zubirik, heldulekurik gabekoa. Tempestac jotzen duenean, zeruak isurtzen direnean, untzi kaskar eta tzar horrek zer egingo du uhin erraldoi horin kontra? Ekaitzetan izaten diren larrialdi eta estuasunak bizi bizian adierazirik daude: olatuak untziaz jolasean ari, apurka deseginaz, marinelak neka neka eginda, biluziak, izoztuak, ikaratuak. Bere sinpletasun eta guzti, agian, bertsorik trajikoena ondorengo hau dugu:
153 Urac non berma Ez du
Ez airear nondic Lothu;
untciac ez Cimenduric
han Ezda salbamenduric.
Hirugarrenean, Ternuara heldu ondoren, itsasoko arriskuak gainditu dira, baina orain pena berriak hasiko zaizkie marinelei. Lur hotz eta ar otzera iritsi dira. Kasu honetan arrazoi du atsotitz zaharrak: Atzerri Otserri. Otsoak ezezik, hartzak eta bestelako basapiztiak ere erruz dira eremu triste eta idor jaietan. Orain artekoa gu-txi bailitz, Ternuako Salbaiac eta Izquimaü Etsaiac ere aurka dituzte.
Euskaldun eta eskimalen arteko harremanak ez dirudi beti hain bihurriak izan zirenik, baina bertso hauek mol-datu zirenean, haserrealdiren bat zuten nonbait. Okerrena, haatik, lana bera da, etengabe aritu beharra, inolako atsedenik gabe, neurrimenduz bethi gosse, dena gehiegikeria da. Uda Ternua, lana, ifernua da; negua, berriz, itxaropena, jaioterria, parabisua eta azquen errepausua.
Egileaz eta idatzi zeneko garaiaz gutxi gehi diezaiokegu gorago esandakoari. Bertso lana ongi burutua jakiteak autorea ikasi samarra izango ote zen pentsatzera makurtzen gaitu. Baina zenbaterainoko eskolatua? Elizgizona? Letraduren bat? Darabilen euskarak bertsogilearen jatorri kostatarra —Donibane Ziburu ingurukoa, apika— salatzen digu. Poemen kutsu sekularraz zer edo zer aurreratu dugu lehentxoago.
Garaiaz ere ez dugu argibide gehiegi. Egia da, bai, eskuizkribu honetako beste poema batetan —Partiada tristea, hortcaïtzetic (1766)—Ternuakoen esaldi batzuk errepikatzen direla; baina horrek ez du, berez, ezer frogatzen, eragina urte batzuk beranduago ere gerta zitekeelako. Bestalde, gure bertsuon garaian Ameriketarako joera indartsu mantentzen zela ematen du. Alabaina gauza nabaria da Utrecht eko bakearen (1713) ondoren Ternua inguruko arrantza lanak anitz moteldu eta murritzu zirela lapurtarrentzat. Orduan, XVII. mendearen azkenetakoa edo XVIII.aren lehen hamarkadakoa izan daitezkeela uste izatea ez da, beharbada, ausartegia.
Inprimatu ez dugu uste orain arte sekula egin direnik. Hala ere, ahozko tradiziora pasaturik edo, zatitxoren bat, oso aldatuta, hori bai, iritsi zaigula dirudi. Horren antza du, behinik behin, Jean Fourcade k jaso zuen baleazaleen kanta zahar batek[18]. Eta kanta kontua azaldu zaigunez gero, esan dezagun, azkenik, Ternuako bertso hauek eta eskuizkribuko gainontzeko gehienak kantatuak izateko moldatuko zituztela, seguraski. Kasu batean, gainera, zein doinu erabili behar den (nota eta guzti) jakinarazten zaigu[19].
Terniaren premia Franchisaren Caltea Laphurdin
[aldatu]Lehentxoago aipaturiko itunaren ondoren (Utrecht / 1713), Ternua aldeko ur emankorrak britaniarren eraginpera pasatzen hasi zirenean, handik euskal portuetara zetorren diru iturri oparoa geroago eta agorragoa bilakatu zen. Mende osoan zehar konponbideak bilatzen saiatu tiren, baina hala eta guztiz ere ez ten egoera ekonomikoa bizkortu. Bertso hauek XVIII. mendean Lapurdin izan zuten kezka nagusi hori adierazten digute eta, bidenabar, 1790 91 urteetako giro nahasia erakusten. Jakina denez, orduantxe ari zen nagusitzen Frantzian aldaketa haizea; Iraultzak, lehertu ondoren, lehen urratsak emateari ekin zion. Egoera al-dakor hartan Donibane Lohizuneko herritarrek, sasoi belri hark ordura artekoak baino aukera hobeak bideratuko zituelakoan, bi mandatari igorri zituzten Pariseko Biltzarrera, jaioterriaren mesedetan zerbait lor zezaten.
Herriaren ordezkari hauek Baptiste Ducos (1743-1828) eta Saubat Claret ditugu, Iraultzaren lehen urteetan Donibaneko kargudunak, nahiz eta gerora baztertuak izan. Biak iritsi tiren alkatetzara, baina arte zurrunbilotsu haietan kargudunek ez zuten luzaroan irauterik agintean, baten ere gure jaun hauek bezain moderatuak izanez gero. Iraultzak irentsi egin zituen, nonbait. Alabaina, 1790 inguruan herritar presto eta konfidantzazkoak bide tiren oraindik[20].
Bertso hauetan plazaratzen den auzia zeta da: Ternuaren galerarekin Lapurdi osoa lar jota dago eta ordura arte harto diren neurriek (franchise k eta) ez dote ondorio onik eman. Krisialdiaren arrazoi nagusia nabarmen azaltzen da: Ternuan libro da angueles arrantça / ordutic hasia da gure hagorantça. Izan ere, Escaldun costatarrac nïhoïz ez du içan / Bicitçeco bideric, non Ez den arrantçan. Baina aspaldidaniko arrantzabiderik aberatsarenaren murrizteak beherakada dakarkio Donibaneri, motelaldia.
Kostatarrak ezezik, Lapurdi guztia ere franchisaren azpian datca Ehortcia. Zulo edo hilobi ekonomiko horretatik irtetzeko laguntasuna Pariseko politiko berriei eskatu behar ornen zafe. Biltzarrean ezartzen dote beren esperantza guztia, hantxe baitdute cerbitçari bat guciz leyala[21], Temuako arrantza joria berreskura-tzen lagunduko diem, hartara Lapurdik garai bateko ondasunak eta bizimodu lasaia lor ditzan.
Ahalegin hauek ez dirudi fruto asko ekarri zutenik, baina garbi erakusten digute zenbaterainoko garrantzia izan zuen Ameriketako arrantzak Lapurdiko itsas harrientzat.
Carrantgaco penac
[aldatu]Zarrantza itsasuntzi baten izena zen. Otsailaren 16 batetan Euskal Herritik Temuara abiatu zen untzia. Bi hilabete pasatu behar izan zituen Placentça ra heltzeko, bidetan hamaika ekaitz, ezbehar, lan, neke eta pena jasanda gero. Bidaia beldurgarri honen kronika hamasei bertsotan ematen zaigu. Ez ditugu denak oraingoan eskainiko, hurrengo tomo batetan baizik. Adibide gira, hona hemen banaka batzuk:
San Josephen bezpera hire (?) egun tristea
orduco itsassoaren gaucaren dorphea
Espantitceco huen nota gure untcia
Etcen erdiratu, egun hartan, gocia.
(...)
Aphirillac cituen justo hemeretci
noiz ere baiquinduen zundez ardietsi
banco egun handian guinduen atheratu
biaramunean Placentcan barnan sarthu.
Fofertsa behar dial hemen bai aiphatu
Cenbat untci gacho huya cen tormentatu
Jaquin Ecac Carrantca dela haren icen
Jaungoicoac bethi demola fortuna ona. (22).
Oharrak
[aldatu]- ↑ Erdi Aroko itsasketak alde batera utzita ere, Aro Modemoan (XVI eta XVILean batik bat) garrantzia izugarria eduki zuen itsasoak Ifar nahiz Hego Euskal Herriaren ekonomiarako, liburu honetako beste sail batzuetan argi asko ikus eta froga daitekeenez.
- ↑ Klasikoak bihurtu zaizkigu Ziburuko Joanes Etxeberrik ondutako baleazaleen bertsoak. Manual devotionezcoaren bigarren tallan datozen otoitz hauek P. Laftte, S. Onaindia, M. Ciriquiain Gaiztarro, I. Sarasola eta abarrek argitaratu izan dituzte; zenbait kasutan erdal itzulpenarekin batera. XVII. mendean liburu honen bi argitalpen egin tiren (1627 eta 1669an) eta XX.ean teste bi: Hordago editorialak 1978an kaleratu zuen 2. edizioaren facsímila eta P. Altunak lehen tallan egin zion edizio kritikoa (1981). Horiek ospetsuenak badira ere, azpimarratzekoa da libumaren zati mardul bat Itsassoco biayetaco otoitzei eskainia dagoela. Oraingoan baleazaleenak kanporatzen dira, baina ETORen asmoa da hurrengo tomo batetan besteak ere publikatzea.
- ↑ Ik. XIX. mendearen bigarren erdialdiari eta XX.aren lehen hamarkadari dagokionez, A. Zavalaren Arrantzaleen bizitza, Tolosa, 1978.
- ↑ Honi buruzko argibide zehatzagoak liburu honen teste atal batzuetan topatuko dita irakurleak. Dena den, eta gauzak asko sinplifikatuz, esan dezagun XVI.a izan tela mendeank oparoena gipuzkoar bizkaitarrentzat eta XVILa lapurtarrentzat.
- ↑ XVI eta XVII. mendeetan inprimatunko euskal liburuetarik aski bertsoz moldaturik zen. Bertsozaletasun horretaz, bestalde, orduko autoreak ere konturatuta zeuden. Ikus bestela J. Etxeberrik Manualaren hasieran irakurtzaileari zuzendutako abisuan dioena:
- ↑ Ik. aurrerago horretaz esaten dena.
- ↑ Halifax eko Cyni Byme irakasleak eskuratu ornen zizkion poemen fotokopiak.
- ↑ Jatorrizko testua erabili ahal izateko erraztasunengatik eta transkribaketari buruzko zenbait argibide emateagatik eskerrik beroenak Baionako Erakustokiko zuzendari den Jean Haritschelhar jaunari. Beste hainbeste Manex Pagolari eta Museoko gainontzeko langileei. Halaber, Josu Oregi bergararra eskertu nahi nuke, pasarte ilunen bat argitzen lagundu didalako.
- ↑ Dena den, 66. onialdetik 71.erainoko zafia falta zafo eta azkenean orrialde sope bat ere badu (108.a, alegia). Esan, bestalde, zenbait lekutan jatorrizko ornan idatzita zegoenari gainetik idatzitako beste paper zati bat erantsi zaiola. Honelakoetan nik gainekoa bakarrik irakurri ahal izan dut.
- ↑ Ez naiz asko saiatu anagrama horren letrak eta esangura deszifratzen. Gainera, ez dirudi oso errata denik. Hala ere, inportantea iruditzen zait eskuizkribua noten izan zen jakin ahal izateko.
- ↑ Miarriztar bihurtutako getxoztar honek hainbat eskuizkribu utzi non Baionako Museoari. Honako hau 1966. urtean emandakoa da. Nondik eta norengandik eskuratu ole zuen Sotak?
- ↑ ) Eskuizkribuko poema guztiak transkribaturik ditut. Orain beroien azterketa egiten dihardut, argitaratzeko asmotan.
- ↑ ) Ternuako bertso salla bakartzat hartuz gero, 29 poema ditugu, baina hiru duela kontsideraturik, 31 ateratzen dira.
- ↑ B. Larregik Estaign konteari eskainitako laudoriozko bertsoak S. Onaindiak argitaratu zituen M.E.O.E.en, Larrea, 1954, 233 35 00. Jean Robínen poema bat ere agertzen da Aita Onaindiaren antología horretan (443 445 00.) Zer egin zare izenbumaz; Baionako manuskritoan poema honek Luxe de 1808 izena darama. Auñamendi editorialak 1969an ateratako E.G.LP.V.Literatura I, 280 o.an ere poema berau dator. Onaindiak Errobin en (sic) beste poema pare bat ere aipatzen du, baina argitaratzeke.
- ↑ J. Urkixok ez zuen, nonbait, Baionako manuskrito hau ezagutu; bai, ordea, Donibaneko Latralde mediku jaunaren beste bat, zeinak Baionakoan agertzen diren poema batzuk dakartzan. RIEV, XIV, 1923, 158 o.an ematen digo horren berri. Larralderena XIX. mendearen hasierakoa dela dio D. Juliok, eta lehenengo orriak faltatzen zaizkiola. Beraz, ez dita ziur asko Temuako bertsoak izango.
- ↑ Aipatua dugu gorago J. Etxeberri Ziburukoaren Manual Dvotionezcoa. Bada besterik, ondea; adibidez, J. Haranbumk bere Debocino escuarra izeneko liburt..n (1635) marinelentzako otoitzak ezartzen dilo (388 413 oo).
- ↑ Garai eta esku desberdinetako lanak izanik —eta lan baten barman ere bai, inoiz—, zalantza batzuk badira ortografian: s/z, gaste / gazte, emaste, emastequi eta halakoetan. Bustiduretan ere gertatzen da antzekorik: maiñada / mamada. Kontuan izan, gainera, sarritan, jatorrizko testua ezabatzen hasia zegoelako edo, gainetik tinta ilunagoaz berridatzi egin dela, jatorrizko eta berridazketaten arteko diferentziak bereiztea gehienetan ezinezkoa delarik.
- ↑ Ik. FOURCADE, J. Trois cents d’histoire au Pays Basque. Urrugne. Socos. Béhobie. Hendaye. Biriatou. Toulouse, 1967.
- ↑ L’evéque imaginaire edo Aleguiaco Aphezpicua —bietara azaltzen banda— izeneko poemaren hasieran dator. 1766an Orzaizen egindako bertsoak dira eta, lehenago ere esan denez, Oi Betlehem! gabon kantaren an-tzeko doinua eta narria dure.
- ↑ Ducos i buruz Ph. Veyrin ek dato batzuk ematen dizkigu Urkixoren lana agertzen den ale berean (RIEV, XIV, 1924, 371 o.). Graben Jean Baptiste Ducos medikua eta errepublikazale salsas genuen eta, esan bezala, 179091 urteetan Donibaneko alkate izan zen. 1794an, ordea, zerrenda beltzetan ageri zaigu eta arazoak izan ornen zituen. 1801ean W. Humboldt ezagatu zuen eta jakintsu prusiar horrekin zeharo adiskidetu zen. Saubat Clatet ez zeta dakigu: 1792ko Abenduaren 9an alkate hautatu tutela, baina hil honren 3Ian Paben ez tutela izendapen hori ontzat eman.
- ↑ Nor ole zen zerbitzari leialori? Ducos beta? Claret? ala Parisen zegoen biltzarkide euskaldunen bat? Garat, agian?
Partida tristea, Ternuara
[aldatu]1 Partitcean Ternuara,
Uncia prest da Belara:
Berga haut dago arradan,
Dembor onaren paradan.
5 Churi garbi ceru gaiña,
Itsasoac eder maina:
Haice ona belaraco,
Dembor ona partitceco.
9 Untcitic artilleria,
Athean mandataria,
Embarg hadi mariñela,
Untciac daguien bela.
13 Partitcen da Mariñela,
Bihotcean triste dela;
gomendatcen Ja coari,
Adios dio Mainadari.
17 Adios Aita, adios, Ama,
Behar handiac narama:
neure Buraso, caharrac,
cuen hasteco beharrac.
21 Adios neure Emastea,
Esposa mai’te gastea;
tristea dut partiada,
Seculacotz, behar bada.
25 Alaba an goan behar nai’z,
Munduan bicico banaiz,
nic behar dut irabaci,
neurequin Mamada haci.
29 Bici beharrez bicia
Benturatcen dut gucia;
Bici ustean hiltcera,
Banoha hirriscatcera.
33 Itsasoac nau bicitcen
harc berac nau ni icitcen
bici laburra emanen
guero berac eramanen.
37 Adi neure haur chumeac
seme alaba maiteac;
galtcen baducue aita,
ama alarguna maita.
41 Adi neure haurrideac,
adi Etcheco Jendeac,
othoitz nitaz Ja coari,
dudan, amorez guidari.
45 Adi Aitac Semeari
Adi amac umeari
Adi bere Emasteac
nigarretan haur gasteac.
49 Neure senhar maite ona
Etchean behar guicona
Seculacotz gal beldurrez
Adi darotcut nigarrez.
53 Jaunac digula gracia
Salboric (?) Jende gucia
arribatceco biciric
biaian irabaciric.
57 Mariñelen Emasteac
haiñitcac Senhar gabeac
goizean dena Senhardun
Egun berean alargun.
61 Mariñelac maiñadari
Maiñadac mariñelari
adio erran eta parti
maiñada uzten nigarti.
65 Burasoec Seme ona
Esposac bere guicona
haurrec ere bere aita
ala galtcea min baita!
69 Mariñelac bicia motz
guti Sortcen cahartcecotz
guehienac Gastetican
badoaci mundutican.
73 Etchean beharrenean
Calte dadigutenean
Orduban galtcen guiconac
maiñada haz caike onac (?).
77 Mariñela partitu da
Seculacotz beharbada
haiñitz dohaz Seculatotz
hill berria ethortcecotz.
Itsassoco Perillac
[aldatu]81 Contchatic doha untcia
han Compañía gucia
Ternuarat badohaci
Cerbait nahiz irabaci.
85 Bide luce Ternuarat
Itsasoa cabal harat
Cubiric Ez passatceco
Mariñelen Salbatceco.
89 Itsasoaren gañean
untci tcar baten menean
Mariñelac hirriscuan
herioaren Escuan.
93 Haice largoz badoaci
cabalerat irabaci
Itsasoan barra arrua
beguiz ecin ikhus Larrun.
97 Han Jotcen dita contrestac
Bendebal haice Tempestac,
dembora gaistoa Sartre
gabitaco biac hartcen.
101 Ceru gucia Isuri
babaçuca eta unri
Mariñelac trempatuac
hotz handiac Jelatuac.
105 Bela guciac harturic
belatchoa anecaturic
untcia badoha Seguiz
itsasoa handieguiz.
109 Gaü beltzean Ilhunbean
untcia tormentapean
aparatllua deseguin
Illhunez deus ecin eguin.
113 Elementac badarontsa
Itsasoac habarrotsa
haice tempesta uchia (?) da
Itsasoan Mascarada.
117 Furacanaren furia
Ifernuco iduria
Satan beltcac darabilla
untcien galtcen dabilla.
121 Mariñelac harrituac
trompea jotcen unhatuac
gabetu indar guciez
etsitu bere biciez.
125 Uhaiñec untcia foca
gora behera Saltoca
eta branca pulunpuca
Costadua arrolaca.
129 Uhiñ baten bizcarrean
bi uhiñen hondarrean
tirabira badabilla
untciac aguertzen guilla.
133 Bere mastac galdu dita
untcia motz da guelditu
Itsasoac hautsi lema
trebes galtcerat darama.
137 Uhm hautsiac gañetic
iragaten trebesetic
mariñelac Erorica
untci asean iguerica.
141 Coartera (?) dio Eraman
Costadua barnat Eman
gain gucia arrasatu
untci çolera urratu.
145 Gaiñeco çubia hautsi
ura tillaperat jautsi
tillapean ura gora
untcia doha ondora.
149 Mariñelac billuciac
luçatu nahiz biciac
uhtñ pean iguerica
untci pusquei atchiquica.
153 Urac non berma Ez du
Ez airear nondic Lothu;
untciac ez Cimenduric
han Ezda salbamenduric.
157 Mariñelaren bentura
Itsasoan Sepultura
Seculaco bere Fiña
Etcheraco berri miña.
Ternuaco penac
[aldatu]161 Untci batcu Salbaturic
Itsasoa passaturic
arribatu Ternuarat
behar doten Portutarat.
165 Ternua da Mortu hotza
Eremu trizte arrotza
Laboratcen Ez den turra,
Neguan bethi Elhurra.
169 Han oihan, Sasi handiac
Larreac eta Mendiac
harri, anota gogorrac
lur agor eta idorrac.
173 Han otsoac Eta hartçac
basoco beztia (?) gattcac
alimalien herria,
deserto icigarria.
177 Ternuan dice Salbaiac
Eta Izquimaü Etsaiac
guita bestia (?) cruelac
hillic Jaten Mariñelac.
181 Barbarían bicitcea
galeretan cahartcea
Ez da pena guehiago
Ternuan ez gutiago
185 Hango lanac Eta penac
akhabatcen Ez direnac
tan bar Eguin duteneco
Milla baituzte hasteco.
189 Egunaz Ezda pausuric
Ez gabaz Errepausuric
Trabailluan bethi presa
lana garai Ecin Sessa.
193 Ecin gueldi, hani behar
bethi Egun, bethi bihar
astelegun gucietan
besta eta igandetan.
197 Gaü Egunez lanez asse
neurrimenduz bethi gosse
galdu Jateco astia
loa dure garastia.
201 Han Ezda behar naguiric
Ez guecurrez den Eriric,
han da quite Era guiten
alferra fetcho eguiten.
205 Camaiñan dago Eria
triste bezain (?) Eroria;
nihorc Ezdu urricari,
Ceren Ezden lanean hari.
209 Uda tutean Ternua
Mariñelen ifernua
herrian parabisua,
bai azquen errepausua.
Oharrak
[aldatu]Ternuan buruzko testo honek irakurketa aldetik dit berezko zailtasunak zenbait tokitan areagotu egiten d ber-tsoak gainetik berridatziak izan direlako. Hori dela i ortografiak ere aurkezten du arazorik, kontraesan modi batzuk azaltzen direlarik: jatomzko testuan, dirudienez zen, a + i bokaleak elkartzen direnean, dieresis markt erabili (aita), bai, ordea, berridazterakoan (afta). Horn ko zerbait gertatzen da ñ bustidura marka dagoene ba-tzutan maiñada, bestetan, beniz, manada, etab. Ns nahi ere, ez dira zalantza guztiak zeharo argitzen.
Oharrak bertsoek doten numerazioarijarraituz orden ditut, euskal testuari e (e 2) dagokiolarik eta erdal itzul nari i (i 10). Erdal itzulpena, tehenago ere gogoratu den euskal testuari argigarri gema dakion ezarri da, ba zehaztasun nahiz estilo aldetik hobe saiteke, dudarik gale.
- e 2: uncía, gero untcitic etab., agertu amen.
- e 6: mafna (sic).
- i 10: (grita) en el portalón el contramaestre.
- e 16: Adios beti bi silabaduna da.
- e 20: hasteco, baina haci (e 28).
- e 21: F,mastea, e 47/57an bezala.
- e 22: gastea, aurrekoaren antzera.
- i 30: la arriesgo totalmente.
- e 37: Adi = adías.
- e 41: 1k. ahapaldi honetan eta hurre ngoan adi hi anafora gisa erabilia.
- e 44: guidari hitza bidari ere oler zitekeen, baina bertso bilduma honetako beste poema bateé eso berbera dakar eta han garbi irakurtzen da guidc
- e 49: Senhar, agian, eta ez senhar. Letra handiz txikiz idatzita dagoen frnkatzea ez da beti ereizaren.
- e 59: Senhar don, beharbada, transkribatu beharkotzateke.
- e 63: adío (sic).
- e 73: ahapaldi hau zailenetakoa da ando irakurtzeko; eta 76 lerroak, batee ere. Beraz, hala jatonis testuan nota itzulpenean badut zalantzarik.
- e 93: Sarrerakoan aipatzen genuenez, L Fourcade : liburu batetan bertso hacen bidez birmoldatuta ahapaldi bar datar, zeina ahoz iritsi baitzait seguraski. Honela dio: Bagoazi urrun / Hann ezin ikhus Larrun / Alabainan gan be/zar dut / Familia haziko badut. Ik. e 93/95/96 eta e 25/:
- e 99: gaistoa (sic).
- e 102: babafufa: kazkabar, txingor.
- e 104: handiac hitza handiaz ere irakur daiteke, agial
- e 106: hanenkatu: «tomar rizos» (Azk.).
- e 108: itsasoa handieguiz (sic).
- e 111: apafllua: «aparejo» ala «aparato»?
- e 113: Elementac «grandes averses de pluie» (Lhande badarontsa: «erauntsi» aditzaren forma: « pteuvoir beaucoup, neiger, gréler avec foro (Lhande).
- e 115: uchia: etchia (?), apika. Dena den, esangura ez garbia.
- e 116: bitxia maskaradari buruzko aipamena.
- e 122: tronpa horiek laguntza eske joko zituzten, zaski.
- e 128: arrolaca: «en zig zag» (Lhande); «tambaleámse», agian.
- e 136: trebes galdu (?).
- e 141: Coartera: «dunette», Haritschelharren ustetan.
- e 153: nondic: non dic, bereizita idatzi dela dirudi, bai behin bakarrik agertzen denez, elkartuta jani d
- e 156: Ezda / Ezdu idazteko moduak, berriz, sarrit azaltzen dira (e 189/201/207) eta daudenetan u ditut. Ez da / Ez du formak ere badatoz. (e 153/183).
- e 166: trizte (sie).
- e 175: beztia: biztia, beharbada.
- e 178: bestia: bistia, aurrekoaren antzera.
- e 192: garai: «excessif, qui dépasse» (Lhande).
- e 193: hari behar ere izan daiteke, baina testuingurv hani behar eskatzen duela dirudi.
- e 199: garastia (sic).
- e 204: fetcho: « 4.° adroit, habite» (Lhande).
- e 206: bezain: Errain edo antzeko zerbait ere izan daike, baina ez dago garbi.
- i 212: azquen errepausua: « betiko atsedena» ala «azl nean atsedenerako ordea» iritsi dela adieraziko du?
Ternuaren premia. Franchisaren caltea Laphurdin vers 1790 ou 91
[aldatu]1 Dugun gucioc Egun oihu goraz canta,
ongui Ethorri dela gure avocata.
ongui Ethorri dela Luce bicitceco
bere nekhen sariaz bethi gocatceco.
5 Ducos Jaunaren icen Ecin ahantzia
Beticotz ican bedi iscribuz utzia;
Donibane bat derño clareten ospeac
algueratuco tu gure umen umeac.
9 herrico intresentcat Eta ona gatic,
Gogotic utzi cuten familia bistatic
Etciren lotsa ican bide luce baten,
herabe ican gabe, posta hartu cuten.
13 Piajaco gaztuez Ez gaitecen mintca,
hec nahi dutena da gure Ecagutca.
herria laguntcea senda gail cajote,
herrico onaz bertceric bilhatu Ez dute.
17 Donibane icusi cuten nahasia,
famillen batasuna osoqui hautsia:
Bere Soseguari guti behaturic,
Bertcena dure Erosi ongui pagaturic.
21 Burigesa despitez cohana herritic,
urricariz baratu carcu orarcotic:
Jaun claret bar ducosi betcote Esquerrac
uda guiconac Eta bar itsastiarrac.
25 Escaldun costatarrac nrhorz ez du ican
Bicitceco bideric, non Ez den arrantcan;
Ternua galdu gueroz Baleta becala,
Donibane darteque Guetharia nota.
29 Untci lanic ez balitz, Marinel tristes,
Nolacoa lerteque, ah hire corthea?
Leyhorreco lanetan Ecin sor arthoa,
gosez hiratcen hani marñada gachos.
33 Eder eguin lecaque ofacialeac,
Sal Erositic bici den nekhacaleac;
ostalerac Ez luque, Ez minic chumena,
ceren gal baile caque pochin hoberena.
37 Bereciqui Jaun + jaunac Ez lecaque Eguin
hambat Ezcontca eder suntsun chirolequin
contradantca bakhotcha dueneco jotcen,
notani jaunic gabe, gau~a du carratcen.
41 Franchisa on celacotz guinduen galdetu
harc gure Burijesac ditu ondoratu,
corigarztoz da libro angueles arrantca
ordutic da hasia gure hagorantca
45 Gorzportuac khorrocan, S» Pierrac herren,
Belila, cande/cm da, bar eta hil hurren,
costatarrac becala, Laphurdi gucia
franchisaren azpian datca Ehortcia.
49 hobitic ilkhitceco mejoría bada;
bicitce berri baten hartceco parada:
Parisco Biltcarrera dugun eguin hela;
han dugu cerbitcari bat guciz leyala.
+ un tanburin Espagnol ainsi appellé
Oharrak
[aldatu]Goraxeago aurreratu da Temuaren premiaz ari diren bertsoak Julio Urkixok 1924ko RIEV aldizkarian (XV. tomoa, 372 375 oo.) publikatu zituela lehenengo aldiz. Harrez gero ez dut uste poema honen eta Larralde medikuaren manuskritoan gordetako besteen gora beherak asko jorratu direnik. Baionako eskuizkribuak eta Larralderenak antz handia dute: haina. ortografia arazoak bazteruta ere. baditugu han hemenka desberdintasun txiki batzuk. Hauek eta bestelako xehetasun banaka batzuk ondorengo oharretan bistaratzen saiatuko naiz.
Besterik adieratzen ez bada. aipamen guztiak Baionakoaz egingo dira; baina Larralderenaz arituz gero, L bat ezarriko da.
- 1: gucioc (?)/ guciec (L).
- 2: Ethorri / ethorri (L). Baionakoan letra maiuskula edo minuskularen aukera egitean. ez dira egungo erizpi-deak erabiltzen; Urkixoren transkribaketa, nahiz eta jatorrizko onografia mantendu. puntu honetan ia erabat modernoa dugu; agian Larralderen kopian ere horrelaxe zetorrelako. Nolanahi. azaltzen diren desberdintasun ugariak ez ditugu azpimarratuko.
- 4: nekhen sariaz / nekhe saria (L).
- 5: Ducos Jaunaren: lk. gorago (20) J. Baptiste Ducos i buruzko albiste laburrak. // ahantzia ahantcia (L).
- 7: Donihane: Donibane Lohizune. noski. clareten: Saubat Claret.
- 10: familla (sic).
- 13: gaztuez / gastuez (L) // gaïtecen / gaitecen (L).
- 21: Burigesa: garai hartan gailentzen ari zen «burges» bera ote dugu? Ik. aurrerago Burijesac (42). / despit: «dépit» (Lhande).
- 22: Urricariz / uricariz (L).
- 23: uda guiçonac: Lhandek dakarren «homme d’eté. marchand d’ete» ote dira. ala beste zerbait?
- 27: Baleta / baleta (L). Egungo Maltako hiriburua (La Valetta). Akaso.
- 28: Lapurdiko Getaria. Donibaneren aldamenean, herri pobrea zen garai hartan.
- 30: ah / oh (L).
- 32: hiratu: «gastarse un hombre. venir a menos» (Azk.).
- 36: hoberena / hoberenac (L).
- 37: Eztaietan jotzen zuen txistulari ospetsuren bat. Hegoaldekoa. antza.
- 38: chirolequin / chirolaquin (L).
- 41: Franchisac: arrantzarako neurri politiko ekonomikoak; hobe beharrez ezarri baziren ere. lapurtarren kalterako suertatu bide ziren. burijesac ondoratu baitzituzten.
- 43: Libro angueles arrantça: Ternuan. lehen Frantziako erreinuaren eraginpean ziren lur eta uretan.
- 44: hagorantça / fagorantça (L). Hagoadura: «trouble. prostration» (Lhande).
- 45: Goïzportuac / Goïz portuac (L): Ternua aldekoak. baina zeintzuk? // khorrocan / khurrucan (L): «ronflement: râle d’un agonisant» (Lhande). // Sn. Pierrac herren / Sn. Pierrac hurren (L). Temuatik hurbil dauden Saint Pierre izeneko irla txiki eta elkor batzuk; oraindik ere Frantziaren menpean dira.
- 46: Belila / belita(?)(L): Belle Ile; Bretañan ezezik Canada aldean ere bada izen horrekin irla bat.
- 47: costatarrac / costatatarrac (sic) (L).
- 49: hobitic / obitic (L). // ilkhitceco: ateratzeko.
- 50: parada: aukera.
- 51: dugun eguin hela: egin dezagun laguntza deia.
Manual Devotionezcoa
[aldatu]Joanes Etxeberri Ziburukoaren balea zaleen othoitzak
Ternuaz aritu ez arren. baleei buruz euskaraz moldatu izan diren bertsorik ospetsuenetakoak ditugu Ziburuko Joanes Etxeberriren hauek. Ternuakoekin batera egoki datozelakoan. sail berean ezarri dira. Jakina denez. Manual Devotionezcoa izeneko liburuaren bigarren partean azaldu ziren 1627. urtean. Oraingoan Hordago argitaletxeak 1978an publikatu zuen bigarren edizioaren (1669) testu facsimil ari jarraitu diogu. baina Pierre Lafittek Eskualdunen Loretegian egin zituen zuzenketak kontuan izanik. Erdal itzulpena lbon Sarasolarena da eta Guillermo Díaz Plaja ren Tesoro breve de las Letras Hispánicas / vol. Vl / Literatura Vasca lanaren 59 60 orrialdeetan agertu zen.
Balea çaleentçzat
[aldatu]0 Iaun Tobias gaztea ungui beguiratua.
Guardaritçat bidalduric Archangelu Saindua,
Eta costara arraña erakharraracia,
Haren hilltceco eguiten ciñoela gratia.
Guri ere ekharguçu hurbillera Balea,
Segurquiago armaren landatceco colpea.
Biciaren gatic dugu hirriscatcen bicia,
Arren eguiguçu haren guelditceco gratia.
Balea colpatu eta
[aldatu]Iauna gueure arte baño guehiago çureaz,
Balea çauritu dugu arpoñaren colpeaz.
Arren bada eguiguçu (Iaun puchanta) gratia.
Sarri guelditceco arrain Itsassoco handia.
Gutaric garabic çaurtu gabe bere indarraz,
Segadetan dabillala buztan edo bulharraz.
Edo chalupa irauli gabe guillaz gañera,
Edo berequin eraman gabe urtan behera.
Arren beguira gaitçatç gaitz hauc guztietaric,
Esquerra dieçaçugun itçul lehorreraric.
Irabacia da handi. perilla ere handia,
Beguira dieçaçugu principalqui bicia.
Balea hill ondoco esquerrac
[aldatu]Iauna. ditutçula. esquer, eta laudorioac.
Million eta million baño guehiagoac.
Ceren eguiñ daroçun liberalqui gratia,
Idaquitceco handien arrañari bicia.
Gure indarrac etciren deus hunenen aldean,
çure favorea dugu sentitu combatean.
Ecen çure baithan tturroñ batec etsaja,
Urrutic ici decan nahiz: dela hangaja.
Hala guri ere eguin darocuçu dohaña.
Ventçutceco Itsassoan den sendoen arraña.
Lehorrera dakharquegu eguiñic sarrasquia.
Bici cela aztaparraz cebillan ihicia.
Hala dugu naturaren miraculluz bazterra,
Ohoratcen (longoicoa) çuc duçula esquerra.