Itsasoko kultura/Islandiako lehen euskal baleontziaz (XVII. M.)

Wikibookstik

Balea arrantzari buruzko erreferentzietan, sarritan aurkitzen dira baleontziak arrantzan Islandiako kostaldetik gertu Erdi Arotik ibiltzen zirelako susmoak; baina informazio iturri gehienak osatugabeak dira edo zenbaitetan ez dago informaziorik ere[1].

Zalantzarik gabe Islandiako kostan gertatuko ziren hondoratzeak eta derrigorrez lehorreratu beharrak ekai-tzaren bultzadaz. Ideia hori argituta, lasai esan dezakegu, euskaldunen ontzigintza hain aurreratua izanik, ez zitzaiela zaila gertatuko Islandiarantz nabigatu eta han arrantzan jardutea, XV. mendean ingelesek, alemanek eta holandarrek egin zuten bezala[2]. Izan ere, existitzen dira 1479ko datu batzuk, Islandiako arran-tza jarduera bukatu ondoren, Bordelera nabigatu zuen arrantzontzi ingeles bati buruzkoak[3].

Hortaz, ez da itxuragabea pentsatzea euskaldunek Erdi Arotik ezagutzen zutela Islandiako arrantza lekuaren oparotasuna. Dena dela, ez da ahaztu behar beste ikerketa batek adierazten duena, alegia, XVI. mendera arte euskaldunen arrantza industriarentzat nahikoa izan zirela Irlandako eta Ternuako arrantza lekuak. Itxura guztien arabera, atzerriko zenbait naziok Islandiatik hurbil baleak harrapatu bazituzten ere, ausazkoa izan zen hori XVII. mendera arte.

1596an, Svalbard (Spitzbergen) aurkitu zutenetik, badirudi Islandia igarobide bihurtu zela balea arrantzan, Ozeano Artikoraino jarraitu nahi zutenentzat. Ballará ko historiak dioenaren arabera, 1608an «espainiar» ba-tzuk iritsi ziren Strandirera[4]. Baina, badira frogak euskaldunak 1604rako Vestfiróir era iritsiak zirela diotenak[5]. Skarósá ko historiak Vestfirôir eko balea arrantzaren hasiera 1610ean kokatzen du. Historia berak dio maiz erabili zirela arpoiak hurrengo urtean[6]. Svalbardeko eskubideaz eztabaidatu ondoren, badirudi Bizkaiko Golkoko arrantzale baleazaleak 1613tik 15era jardun zutela Islandian arrantzan.

Kristian IV.a erregearen baimena zuten atzerritarrek 1615era arte Islandiako kostaldean eta Norvegiako iparraldean balea harrapatzeko, baldin eta hitzartutakoa ordaintzen bazuten. Hurrengo urtean, ordea, erregearen erabakia guztiz aldatu zen. Balea arrantza galarazi zuen Islandiaren jiran, Faroe uharteetan eta Norvegiako iparraldean. Ez hala, ordea, daniarrei. Dena den, Kristian IV.aren erabakia hausnartzerakoan, kontuan hartu behar da daniarrei nolako interes sortu zitzaien balea arrantzako legeak, norvegiarrekin batera tratatzeagatik. Aurrera eraman zen erregearen aldarrikapena; legez kontra arrantzan zebiltzan ontziak gel-diarazi zituzten eta ontzia nahiz arrantza bera konfiskatu. Baina ez zuen asko iraun daniarren interesak. Daniarrentzat balea arrantza XVII. mendearen laugarren hamarkadaren hasieran markatu zen bereziki, baleakiak garesti saltzen ziren garaian, hain zuzen ere[7]. Gainerakoan, daniarrek eta norvegiarrek Artikoko itsasoan egiten zuten arrantzan.

Antza denez, XVII. mendean Euskal Herriak azaldu zuen interesik handiena, holandarrez gainera, Islandiako kostaldean[8]. Arrantza gune gisa, Islandiak ez zuen inoiz izan esaterako Svalbard eko itsasoak adinako erakarmenik, hainbat arrazoiengatik. Svalbard en harrapatzen zen baleak, Groenlandia (Balaena mysticetus) izenekoak, Islandiako baleak (Eubalaena glaciales o biscayensis) baino gantza gehiago zuen, eta bizarrak ere luzeagoak zituenez, garestiago saltzen ziren. Hala ere, hau biziagoa zen ibilian, eta horregatik gobernatzen zailagoa, arrantzaleentzat. Ozeano Artikoan, bestalde, ekaitz arrisku gutxiago zen Islandiako kostaldean baino; hortaz, errazagoa zirudien Artikoan arrantzan jardutea, izotza gorabehera. Azkenik, daniarrak saiatu ziren baleazaleak Islandiatik botatzen, arrantza galaraziz. Horren eraginez, abagunea oso gutxi izan zituzten euskaldunek eta holandarrek elkarrekin nabigatzeko, Islandiako arrantza gunera arrantzara beste helbururik gabe joateko, aitzitik, Artiko itsasorantz joaten zirenean igarotzen ziren Islandiatik edo udazkenean euren lurrera itzultzerakoan. Orduan izaten zuten karga betea egiteko aukera, Artikoan zorterik izan ez bazuten[9].

Aro Modernoaren lehen aldian, euskaldunak txalupetan ibiltzen ziren balea arrantzan eta gantza lehorrean ur-tzen zuten; horregatik, baldintzarik egokienak bilatzen zituzten lanerako. Itxura denez, Islandia aukerako lekua zen; kostan bazeukan hondartzako egurra, erregai gisa erabil zitekeena, balearen gantzetik olioa ateratzeko. Baina, arrantzarekin zerikusia zuen guztiaren hitzarmena egin beharra zegoen gobernadorearekin, baita ordaindu ere lan baldintzengatik. Bestalde, susmatzekoa da arrantzaleek lurraren gaineko zerga ordaindu beharko ziotela lur jabeari lehorreratzen zuten baleako, Jónsbók eko ordenantzaren arabera (1281ean Alping en legeztatutako kodea), beste hitzarmenak salbuetsiz.

Erraz irudikatu ditzakegu bidaia luze haiek; erosotasunik gabeko bidaiak izango ziren, dietak beti berdinak eta txarrak, ura eta hornigaiak eskas[10]. Hortaz, nabigatzaileek arrazoi sendoak zituzten Islandian lehorrera-tzeko: han itsas txakurrak eta hegaztiak hil zitzaketen, eta baita arrantzan egin ere pitaz[11]. Bestalde, mer-kantzia trukaketak egin zitzaketen islandiarrekin. Argigarriak dira Jón Guómundsson «jakintsuak» emandako azalpenak, islandiarren eta euskaldunen arteko adiskidetasun giroaz jabetzeko. Hark esana da arrantzaleek merke saltzen zutela balea haragia «hala, hemengo jende behartsua haiei esker bizi izan zen, eta negu gogor hartan biziraun zuten [1615 16]». Beste hau ere esaten du: «atsekabe handia eman zien haien destainak, balea usteldu baino lehen zatitzera etorri ez izanak,...». Deskribapenean jarraitzen du Jonek esanez: baserritarrek nola bilatzen zituzten balea arrantzale haiek «etengabe, egunero joaten ziren herrira, zaldiz nahiz itsasontziz». Adibide bat baino ez aipatzearren: islandiarrei erosi zizkioten ardiak, esnea, gurinezko tartak eta eskularruak[12].

Litekeena da bolada luzez ozeanoan bakarturik egondako euskaldunak uharte hartako biztanleekin harremanetan hasteko prest egotea, bertakoek nahi baino gehiago, egon ere. Ez da asko behar susmatzeko fiordetako biztanle bakarti haiek gaitzesten zutela edozertarako prest zirudien tripulazio jendetsu alai hura. Bestalde, orduko protestante eta katolikoen arteko desadostasuna ere kontuan hartu behar da; ziur asko Erromako Aita Santuaren esaneko ziren haienganako mesfidantza zegoen Islandian.

Jakina da islandiarren eta atzerriko baleazaleen artean harremanak sarritan ez zirela bakezkoak izaten, bestelakoak baizik. Espainiarrak Strandir era iritsi zireneko kontakizunean, Ballará ko historian aurkitutakoan, esaten denez «egurra eta txanponak ostu zituzten, pikaro haiek»[13]. Ez dira zalantzan jarri behar historia liburuetako kontakizunak, balea arrantzaleek askotan behartu zituztela baserritarrak janaria saltzera, eta ostu ere egin zietela, edo arrantzako hitzarmenean ezarritako zerga, derrigorrezkoa, ez zutela ordaindu nahi izan diotenak. Danimarkako erregeak kexuak jaso zituen Norvegiako iparretik eta Islandiatik balea arran-tzale euskaldunak bidegabe sartu zirelako eta lapurretan ibili zirelako. Alabaina, kontuan izan behar da Islandiaren eta beste nazioen arteko merkataritza, daniarrekin izan ezik, legez kanpokoa zela 1602. urtetik aurrera. Islandiarrak egoera zailean eta defentsan zeuden, legez kanpoko merkataritzan errudun zirelarik.

Islandiarrek 1615ean Kristian IV.aren aldarria jaso zuten Bizkaiko Golkotik joandako balea arrantzaleak bidegabe sartu zirela eta. Aldarri hark islandiarrei («mutil bihurri» haien) «ontziak kendu eta edozein modu eta eratan hiltzea» baimentzen zien eta zer egin behar zen erabakitzen zien[14]. Jabetzak kentzera bultzatze horrek adierazten du islandiarrentzat euskaldunak zorretan zirela beraiekin. Dena den, beste galdera bat ere egin daiteke: baleazaleak bidegabe sartu izana izan al zen erregeak egindako aldarriaren kausa bakarra?

Vestfirôir en hilketak borrokan gertatu ziren; nazio europarrak Svalbard eko balea lekuaren eskubidea joka-tzen ari ziren hartan, alegia. Nahiz eta euren artean adostasunik ez izan, denak elkartu ziren euskaldunak handik botatzeko. Hortaz, euskaldunak galtzen ari ziren euren monopolioa, Europan balearen produktuak saltzeko zutena, eta ziur asko nekeza izango zen haiekin harremanak izatea. Daniarren artean balea arrantza garatzeko interesa sortu zen. Merkataritza zela eta (Greenland, Iceland, Faroe Islands, Norway) Eskandinaviako itsasoetan izan zuten jarrerak benetako frogak ematen ditu eta uste izatekoa da Islandian balea arrantzaren gorabeheretan handia izango zela haien esku hartzea. Izan ere, 1616an daniarrek ez zieten utzi beste nazioei Islandian balea arrantzarik egiten. Beste hitz batean, Islandian eskuragarri ziren balea arran-tzako produktuen eskaintzak daniarrek beraiek gobernatu nahi zituzten.

Oharrak[aldatu]

  1. Ustez, balea arrantzan XV. mendearen bukaera aldera Islandiatik hurbil ibili omen zen Andaluziako Juan Días de Solís izeneko bati buruz hitz egiten da, nahiz eta arrasto zehatzik ez dagoen. AAGAARD, Bjarne: Den gamle hvalfangst. Kapitler av dens historie (Oslo, 1933), 49 51. or. Jakitunen artean ezagunagoa da, islandiartzat hartzen den Chronique Islandaise izeneko informazio iturriaz egiten den aipua, 1412. urtean euskaldunak Grundarfjöróureko Snaefellsnesera (Groenderfjord dans le Golf de Grundir) hogei itsasontzitan iritsi zirenaren sendogarria. GOYETCHE, Leonce: Saint Jean de Luz historique et pitoresque (Baiona, 1856), 37 38. or. CROIZIER, Jean de: Historie du port de Bayonne (Bordele, 1905), 212. or. DÉGROS, Maxime: Grande pêche des Basques, 1940, 172. or. VAUCAIRE, Michel: Histoire de la pêche à la baleine, 68. or. GONZALES ECHEGARAY, Rafael: Balleneros Cántabros, 53. or. Idazle gutxi arduratzen da idazle honen aipamena egiteaz: MORINIÈRE, Noël de la: Histoire générale des pêches anciennes (Paris, 1815), 253. or.; baina hortxe aurki daiteke okerraren arrazoia. Noël de la Morinièrek egiten du aipamena, Eggert eta Bjarniren daniarren Bidaia Liburuaren argitalpenari buruzkoa; 1412an, Islandiatik hurbil arrantzan 30 itsasontzi atzerritar zebiltzala esanez. Noël de la Morinière ren kontakizuna ilun samarra bada ere, dudarik gabe ingelesak Islandian arrantzan hasi zireneko aipamena da. Hala ere, Jean de Croizierrek Baionako portuari buruzko bere doktorego tesian euskaldunei buruzkoa erreferentzia dela ziurta-tzen du. Croizierrek Bidaia Liburuaren frantseseko argitalpen bat erabili zuen (EGGERT et BJARNI: Voyage en Islande, II,. 307 308. or); hain zuzen ere, euskaldunak Grundarfjöróur en baleak harrapatu zituztela aipa-tzen duen liburua, 1802an, Parisen argitaratu zena. Antza denez, Jean Croizierrek ez zuen ulertu Grundarfjöróur en itzulpena bi modutara egina dagoela: bai Golf de Grundir gisa, bai Groenderfjord gisa. Hortaz, idazle horrengandik hartu dute ideia beste idazleek; hau da, Grundarfjöróur, Grundarflói en dagoela eta ez Breiôafjörôur en, mapak adierazten duen bezala. Beharbada, Chronique Islandaise izenburua Isaac de la PEYRÈRE ren beste obra batetik eratorria izan daiteke (PEYRÈRE, Isaac de la: Relation du Groenland, Paris, 1647, 9. or.), berari informazio iturrietako bat Chronique lslandoise izenburuz aipatzea komenigarri zi-tzaiolako.
  2. PORSTEINSSON, Björn: Enska öldin í sögu lslendinga (Reykjavík, 1970), 222 28. or. Ikusi ingelesen arran-tzaren hasiera Islandiatik gertu, 1412. 23. or.
  3. BERNARDA, Jacques: Navires es gens de mer à Bordeaux (1400 1550) I, (Paris, 1968), 217. or. (Aipamena eginez CARUS WILSON, Elanore Mary: Medieval Merchandt Ventares (Londres, 1954), 109. or.).
  4. Annálar 1400-1800, III, 191. or.
  5. GUÖMUNDSSON, Helgi: «Um brjú basknesk íslensk orâsöfn frá 17. öld» Jslenskt mál og almenn mélfraeôi I (1979), 77. or. Aipamena eginez: Æfisaga Jóns Olafssonar Indiafara, samin af honum sjálfum (1661). Sigfús Blöndal Argit. (Kopenhage, 1908 1909), 133. or.
  6. Annálar 1400-1800 I, 198-199. or.
  7. DALGAARD, Sune: Dansk norsk hvalfangst, 1615-660: en studie over Danmark Norges stilling i europæisk merkantil expansion (Kopenhage, 1962), 54 55, 198, 260. or. RÆSTAD, Arnold: Kongens Strømme, (Cristianía, 1912), 219 220. or.
  8. Annálar 1400-1800 1 1V. M. Simon Thomas: Onze Islandsvaarders in de 17de en 18de eeuw (Amsterdam, 1935).
  9. DUHAMEL DU MONCEAU, Henri Louis: Traité général des pêches, et histoire des poissons qu’elles fournissent, tant pour la subsistance des hommes, que pour plusieurs autres usages qui ont rapport aux arts et au commerce, IV (Paris, 1782), 2, 9 14. or.
  10. Bizkaiko Golkoko itsasontziak Ozeano Artikora goiz, martxoan, joaten ziren arrantzara; baina apur bat beranduago, apirilaren erdialdera, irteten ziren Frantzia iparretik. Hala egiten zuten Polora izotza urtzen hastean iristeko. Ondoren ahal zuten bitartean jarraitzen zuten arrantzan. Gomendagarria zen izotzetik uztailaren azken zatian edo abuztuaren hasieran irtetea. Islandiako kostaldean jarrai zitekeen arrantzan eta udazkenean, beste leku batzuetan. Beranduago, irailean edo urriaren hasieran, iristen ziren irtendako portura. Horiek horrela, arrantzako irtenaldiak zazpi bat hilabete irauten zuen. PASQUIER, Thierry du: «Les baleiniers à Honfleur». Le Pays d’Auge 33, 12 (1983), 22. or. Jaróabók árna Magnússonar og Páls Vídalíns V, (Kopenhage, 1933), 274. or.
  11. XVIII. mendeko oharren arabera, Grundarfjóróur eko Kirkjufell lurraldea paraje aproposa omen zen gutxitzen ari ziren itsas txakurrak ehizatzeko, «jendearen ustez, batzuetan, baleazale frantsesek udaberrian han, aurrean, alferkerian dabiltzanean itsas zakurrak hiltzen dituelako izango da». Jaróabók árna Magnússonar og Páls Vídalíns V, (Kopenhage, 1933), 274. or.
  12. Spánverjavígin, 6 7. eta 9. or.
  13. Annálar 1400-1800 III, 191. or.
  14. KETILSSON, Magnús: Forordningar og Aabne Breve II (Hrappsey, 1778), 261. or. Itzulpena: Timarit Bókmenntafélagsuns 16 (1985), 113. or. Euskaldunen hilketari buruz, ikusi DAVÍÓSSON, Vestfiroir Ólafur: «Víg Spánverja á Vestfjörôum 1615». c 88 163. or. Spánverjavígin 1615. De Jónas Argit. Kristjánsson (Kopenhage, 1950), PORLÁKSSON, Helgi: Sautjánda öldin. Saga Island V (Reykjavík, 1976) (mimeografia bat da), 199 202. or.