Izkirimiriak/Aitona xuhurra

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search
Bismarck auf dem Totenbette.jpg

Aitona hilzorian zegoen, ohetik begiak zabaldu eta hizketan hasten da:
— Ana, hemen al zaude?
— Bai, bai, hemen nago. Hemen nago.
— Mikel, hemen al zaude?
— Bai, hementxe nago aitona, hementxe nago.
— Xabier, hemen al zaude?
— Bai, lasai aitona, hemen nago. Hemen gaude guztiok.
— Denok hemen al zaudete?
— Bai, bai, zure ondoan, hemen gaude denok.
— Eta denok hemen bazaudete, zer egiten du korridoreko argiak piztuta?