Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kontsomea

Wikibookstik
(Kontsomea(e)tik birzuzenduta)

KONTSOMEA

Kontsomea

4 LITRO SALDA INGURU LORTZEKO

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Txitxiroak: 200 g. garbitu.
  • Ura: 8 l.
  • Behiki hezurra: 1 kg. garbitua.
  • Zangarra, buztana, salda haragi edo oilo : 1 kg. ondo garbitua.
  • Porruaren berdea: 1 garbitua.
  • Azenarioa: 2 garbitu.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 garbitu.
  • Baratxuria: Buru oso 1, kanpoko hosto lehorrak kendu eta erdibitua.
  • Gatza.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Bezperatik jarri garbantzuak beratzen.
  • Porrua, azenarioa eta perrexilarekin sorta bat osatu eta listari batekin lotu.
  • Marmita batean ur hotza jarri eta bertan, sare batean garbantzuak jarri, barazki sorta, tipula, baratxuria, hezurrak eta haragia.
  • Aurreko pauso hori kontu handiarekin egin behar da, barazki guztiak ondo garbiturik eta mugimendu bortitzik egin gabe.
  • Sua piztu eta 3 orduz irakingo dugu.
  • Salda kontu handierekin, iragazki fin batetik edo estameta batetik pasa.
  • Gatzatu.
  • Behin hoztutakoan koipe gehiegi balu, nahi duguna erraz kenduko genioke.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Fideo, tapioka zopak prestatzeko edo kontsome moduan zerbitzatzeko.
  • Kontsomearen gardentasuna asko baloratzen da, horregatik prestaketa guztian oso ondo garbituko ditugu osagai guziak eta ez dugu mugimendu bortitzik egingo.
  • Oilo haragia ere erabil genezake, behikiaren ordez.
  • Kontsomeak kolore ilunagoa edo gorriagoa izan dezan nahi badugu, tipula xerratu eta plantxan kolorea eman ondoren sartuko dugu marmitara.