Santxotena museoa
Xabier Santxotena eskultorearen museoa dugu hau, Arizkunen kokatua. Museo honek ez du soilik egile baten eskulturak erakusten, baizik eta bi ezaugarri esanguratsu ditu. Alde batetik, natura eta artea uztartzen du eta, beste aldetik, agoteen memoria omendu nahi du.
Egilea
[aldatu]Xabier Santxotena zuraren eskulangintzarekin aspalditik lotuta egon den familia baten semea da, eta gazte-gaztetatik eskulturak erakarrita sentitu da. 1970ean, Jorge Oteiza ezagutu zuen, eta harrezkero beraren dizipulu esanguratsua izan da. Geroago, Vitoria-Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, alderdi primitiboaren eta kultuaren artean, alderdi naturalaren eta leunduaren artean. Bere lehenengo sorkuntza-lanetatik, obren serie edo familien formulari heldu dio. Poeten eta pilotaren omenaldiak, menhirrak, Gernika, Planetariuma, Basoak, Irrintzia. Pieza singular ugari egin ditu, hala nola iturriak, ur-jauziak, kanpoalderako eskulturak, altzairuz, zementuz edo brontzez eginak, instituzio edo museoentzat. Gaur egun, Artziniegan (Araba) duen tailerrean, eskulturan eta poesian soilik dihardu[1].
Tailer-museoa
[aldatu]Tailer Museoa ikuslearen eta artistaren arteko lotura da, obraren genesirainoko bidaia didaktikoa. Hau, artista bere obrak pentsatzen, prestatzen eta egiten dituen tokia. Bere edukiek era audiobisual ezinbesteko baten bitartez eskainiko digute arte-espazioa sentitzeko eta ulertzeko aukera.
Tailerra Artziniegan (Araba) dago.
Parkea
[aldatu]Eskulturak kokatuta daude hesirik gabeko leku batean, oso irisgarritasun handikoa. Obrak berak gidatutako ibilaldian bisitariak eskuz ukitu ahal izango du eskulturek erakusten duten sentsualitatea.