Simetriaren deskripzioa
SIMETRIAK
[aldatu]
Simetria oso era erraz batean ikasi daiteke naturarekin partekartzen badugu. Beraren ikaskuntzarako errekurtsorik erabiliena, gizakiaren gorputza delarik. Haurraren inguruan, beste objektu batzuk ere badaude beraien manipulazioaren bitartez, simetria kontzeptura heldu daitezkeenak. Esate baterako, laranja bat erdibitzen dugunean. [Figura geometriko] erregularrak oso errekurtso ona dira eta eraikitzeko (orri zurietan, esaterako)ez oso zailak. Hala ere, merkatuan milaka joku daude simetriaren inguruan haurrak kontzeptu hau ongi menperatu dezan. Joku simetrikoen inguruan denek dute amankomunean figura simetrikoz osaturik daudela, non, simetria ardatza oso ongi ezberdindua agertzen den. Horrela, haurrak tamainaren kointzidentzia ondo nabarmendu dezakeelarik eta forma bien zatiak arras ongi bereizi.
BALIAGARRITASUNA
[aldatu]Figura simetrikoen barruan dagoan materialak (ardatza ondo markaturik agertzen delarik), balio du umeak era erraz batean manipula ditzan bi zati simetrikoak; deskonposatu eta konposatu figurak eta beraien identitatea bi zatitan konprobatu eta baita, figura hauek beste figura asimetriko (bi zatitan banatzean,ez dutenak bi zati berdinen emaitza ematen) batzuekin konparatu. Esperimentu honen bidez, haurrak era intuitibo batean harrapatu dezake simetria kontzeptua eta batez ere, ezagutu eta desberdindu figura simetrikoak eta ez direnak. Gainera, haurrak berak simetriak eraiki ahal izango ditu.
SIMETRIAREN INGURUAN JOKU EZBERDINAK
[aldatu]Simetriarekin lan egiteko materiala beraien edukiaren arabera sailka ditzakegu bi motetan:
- Izakibizidunaren gorputzean erreferentzia egiten dutenak, objetuetan edo animalia simetrikoetan. Baita ere, pitxer bat izan daiteke, sagar bat edo tximeleta bat.
- Figura geometriko erregularrak.
Material zenbait simetriari buruzko ideiaren barnean lan egiteko: Figura osoa marraztuta dagoenean, simetria ardatza markatuta eta ardatz horretatik figura moztu beharko da; edo agian iada moztuta etorriko dira eta orduan proposatzen dena, erdiak lotzea izango da. Joku batzuk figura simetriko osoak marraztuta dakartzate, baina ardatz gabe. Hemen ardatza seinalatu beharra dago. Irudi batzuetan erdia soilik agertuko da eta umetxoak beste erdia marraztu beharko dute. Orri zuri batean aurkeztu daiteke edo kuadrikulatuan. Paper kuadrikulatuan marraztutako figura geometrikoak, non beraien simetria ardatza emana dator. Jardueraren helburua figura simetriko bat marraztea izango da ardatzaren beste aldean. Material hau ez dago simetriarekin lan egiteko hain zuzen ere pentsatua, baina erabilgarria izan daiteke. Esate baterako, bloke logikoen eraikitzeak. Hauek figura geometriko anitz egiteko aukera ematen dute. Azkenik, errekurtso harrigarria simetriaren ezagutzarako, geoplanoa da.