Edukira joan

Soziologiara sarrera/Sarrera

Wikibookstik

Soziologia kontzeptua Auguste Comtek sortu zuen 1838an, munduaz hausnartzeko forma berri bat definitu asmoz. Latinezko Socius eta grezierazko Logos-en baturaz sortzen da.

Soziologiaren sustraiak gizarteaz hausnartu duten lehen teorialari guztietan aurkitzen badira ere (Confucius, Platon, Aristoteles...), bereziki aipatu beharrekoak Saint Simon, Auguste Comte bera, Alexis de Tocqueville eta Karl Marx dira.

Soziologiaren jaiotza mendebaldeko gizarte modernoaren krisiaren baitan eman zen. Soziologiak errealitate sozialaren kosifikazioa suposatzen du, hots, gizartea aztertu, behatu... daitekeen errealitate espezifiko gisa ikustea (gizartea gauza gisa ikustea). Hasiera honetan, beraz, soziologia positibismoarekin erabat lotua dago.

Soziologiaren instituzionalizazioa zientzia gisa Emile Durkheim eta Max Weberren eskutik eman zen, soziologiaren oinarriak finkatu zituzten bi soziologoak. Durkheimek gizarte egitateen objektibotasuna azpimarratuko du (egintza soziala). Weberrek, berriz, subjektibotasuna eta subjektuen ekiteko ahalmena (ekintza soziala).