Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Orburu egosia

Wikibookstik
Orburu egosiak

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA 1

  • Kazola handi batean gatzdun ur ugari sutan jarriko dugu.
  • Gehitu orburuak banan bana urak irakina ahalik eta gutxien galduz, egosi orburuak 18 minutuz.
  • Kazolatik atera eta hozten utzi.
  • Moturzorrotza erabiliz orburuak zuritu eta edertu, bihotza eta zurtoin zati bat utziz eta erdibitu.

PRESTAKETA 2

  • Marmita batean gatzdun ur ugari sutan jarriko dugu.
  • Gehitu orburuak banan bana urak irakina ahalik eta gutxien galduz, egosi orburuak 5 minutuz.
  • Tapa jarri eta ur beroaren barruan utzi hozten.
  • Moturzorrotza erabiliz orburuak zuritu eta edertu, bihotza eta zurtoin zati bat utziz eta erdibitu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Orburuak egosteko modu desberdinak daude; hala ere modu hauek kazola handia edukitzea eskatzen du.
  • Orburua egosi aurretik zurituko bagenu, segituan belztuko litzateke. Kasu horretan, lehenik, limoiz igurtzi eta ondoren limoi zukua eta irina erabili beharko genituzke egosteko.
  • Klorofila duten barazkietan, garrantzitsua da ur irakin ugarietara poliki poliki sartzea eta irakina ahalik eta denbora gutxien galtzea.