Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txangurra donostiar eran
Itxura
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txangurroa donostiar eran(e)tik birzuzenduta)
TXANGURROA DONOSTIAR ERAN
MAHAIKIDEAK: 2
OSAGAIAK
[aldatu]- Txangurroa: 1200 g.-ko zomorroa.
- Gatza.
- Tipula: 1 xehatu.
- Porrua: 1/2 xehatu.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Tomate birrindua: 50 ml.
- Brandya: Zurrusta motz 1.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Gurina: 20 g.
- Ogi birrindua.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Egosi ur hotzetatik abiatuta, itsasoko uretan ( bestela 40g gatz litro ureko ) txangurroa 12 minutuz ( irakinaldiaren denbora). Hozten utzi, tripaz gora.
- Hankak eta pintzak erretiratu, ireki txangurroa, kontu eta pazientzia handiarekin banandu, oskola, brankiak eta haragia. Garrantzitsua da txangurro haragia ongi papurtzea eta errepasatzea, oskol zati guztiak erretiratu direla ziurtatu arte.
- Txangurro buruaren oskola uretan garbitu, lehortu eta gorde.
- Bestetik, kazola batean jarri tipula eta porrua olioarekin, su baxuan, kozinatzen.
- Ongi goxaturik dagoenean, gehitu tomate saltsa eta batera minutu batzuetan kozinatuz.
- Jarraian, gehitu lehenik brandya eta ondoren txangurro haragia, irakinaldi motz bat eman eta ondu.
- Bete txangurro oskola betegai honekin, eta gainetik, zabaldu perrexila, ogi birrindua eta gurina zati oso txikietan.
- Sartu labera, eta gainerre jan aurretik.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontu izan txangurro haragia ez dadila gehiegi egosi, azkar lehortzen baita.
- Brandya aukerakoa da, beraz bere lurrina ez baduzu gustuko, ez gehitu.
- Txangurroarekin bezala buiarekin ere egin dezakegu errezeta hau.