Salada de polvo
Itxura
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/ "Salada de polvo" edo Olagarro entsalada(e)tik birzuzenduta)
"SALADA DE POLVO" EDO OLAGARRO ENTSALADA
MAHAIKIDEAK: 4 pertsona
OSAGAIAK
- Olagarro egosia: 800 g.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Tipula: 1 dado txikitan.
- Piper gorria: 1 dado txikitan.
- Piper berdea: 1 dado txikitan.
- Ozpina: 25 ml edo zurrusta motz 1.
- Ardo zuria: 25 ml edo zurrusta motz 1.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
- Gatza
PRESTAKETA
- Egosi olagarroa tipularekin eta epeltzen utzi. Zatitu olagarroa.
- Moztu ere tipula, piper gorria eta piper berdea dado txikietan.
- Katilu batean olioa, ozpina eta ardo zuria nahasi.
- Pertz batean elkartu osagai guziak, busti ozpin-olioarekin eta gatza gehitu.
- Ongi nahasi eta platerean jarri, soberako ozpin-olioa pertz azpian utziz.
- Amaitu perrexila gainetik gehituz.
OHARRAK
- Kontu izan entsalada ozpin-olioarekin gehiegi busti gabe.