Apfelrotkohl
Itxura
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Aza gorri gazi-gozoa(e)tik birzuzenduta)
APFELROTKOHL, AZA GORRIA SAGARRAREKIN
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
- Aza gorria: 1 unitate.
- Gatza: Pitin 1.
- Gurina edo oliba olioa: 100 g.
- Tipula gorria: 2 lerrotan.
- Ozpina: Zurrusta txikia edo 25 ml.
- Ardo txuri: 200 ml.
- Piperbeltza: Pitin bat.
- Erramua: Hosto 1
- Iltze: 5.
- Kumino: Pitin 1.
- Sagarra: 2 zuritu eta karratuetan.
- Azukre beltza edo zuria: 25 g.
PRESTAKETA
- Tipula aiztoa erabiliz, azaren burua lau zatitan moztu eta zurtoin gogorra kendu.
- Zati bakoitza uretan garbitu eta lerrotan moztu.
- Jarri kazola batean gatzarekin nahasi ondo eta bere horretan 20 minutuz eduki.
- Beste kazola batean gurina tipularekin su baxuan jarri, hau goxatzen hasitakoan gehitu aza gorria saldarik gabe.
- Bere horretan erregosi minutu batzuk.
- Gehitu kazolan utzi dugun salda, ozpina, ardo zuria eta espeziak, nahasitakoan gehitu sagarra.
- Tapatuta eta tarteka mugitu, 60 minutu erregosi su baxuan.
OHARRA