Tangram-aren Deskribapena

Wikibookstik

DESKRIBAPENA[aldatu]

Tangrama, txinatar jatorria duen eta zazpi pieza dituen jolasa da. Pieza hauek, tamaina desberdineko 5 triangelu, karratu bat eta paralelogramo bat dira. Forma geometriko guzti hauek bilduta karratu bat osatzen dute.

Jolas hau oso baliagarria da geometriaren irakaskuntzarako eta adin guztietan erabili daiteke. Posible da haur hezkuntzan hasi eta helduek ere erabiltzea, sortu beharreko irudien konplexutasun mailak oso desberdinak izan baitaitezke, bai geometrikoak, gizatiarrak, animaliak edo beste edozein objektu.