Tangram-aren Erabilera
Itxura
ERABILERA
[aldatu]Helduentzako tangramak oinarrizko arau bat du: beti erabili behar dira zazpi elementuak. Haurrekin ordea ez da derrigorrezkoa izango beti elementu guztiak erabiltzea. Honela, tangramaren erabilera zabaldu eta sinplifikatuko dezakegularik. Hau erabilita irudien formak eta hauen konposaketa-deskonposaketak ikasi ditzakete era manipulagarrian, bai jolas librea eginez, baita arau bidezko ariketak eginez ere.
Jolas honek haurren sormena lantzea ahalbidetzen du, bere piezek ematen dituzten konbinaketa posibleak ia infinituak izan baitaitezke.
Hau kontuan izanik, Haur eta Lehen Hezkuntzan ondorengo ekintzetan erabil daitezke:
* Forma geometrikoak antzeman eta ezagutzerakoan. * Irudi geometrikoen konposizio-deskonposizio librea egiteko. * Irudi geometriko manipulagarrien bira eta mugimenduak egitean. * Poligonoen perimetroa, kontzeptua, ezagutzera iristeko. * Pertzepzioa garatu irudien kopia eta irudi bateko forma geometriko sinpleak antzemanez. * Sormena garatu forma figuratibo eta eszenak sortuz.