Tangram-aren Erabilerarako orientabide praktikoak
Itxura
TANGRAMAREN ERABILERARAKO ORIENTAZIO PRAKTIKOAK:
* Ikasgela bakoitzean material eta tamaina desberdinetako hainbat jolas egotea komeni da. * Plantillak erabiltzerakoan ingerada ondo igarri daitela komeni da; horretarako errotuladore lodia erabiltzea komeni da. Honela, piezak plantillaren gainean marrazterakoan ingerada oso argi ikusiko da eta aukeratutako pieza egokia den edo ez jakiteko aukera emango digu. * Kartulinazko tangram batekin lan egitea posible bada ere, denboran zehar iraun dezan plastifikatzea komenigarria izango litzateke. * Hasieran, forma eta koloreak ez badira ongi bereizten, kolore desberdinetako tangram bat sortzea komeniko litzateke. Adibidez: triangelu gorriak, karratu urdinak, paralelogramo horia... * Apurka-apurka kolorea desagertzen joango da, azkenean zazpi piezak kolore berekoak izango diralarik. * Haur txikiekin erabiltzerakoan piezak lodiak izatea komeni da, esku artean erabiltzeko hobeak baitira. * Jolasten edo ariketak egiten amaitu eta Tangrama batzerakoan, ez da komeni orden gabe egitea, gorde beharreko lekuak hasierako forma karratua markatuta izango du eta argi ikusi beharko da pieza bakoitza non gorde behar den. Honela ordena eta garbitasun ohiturak barneratzeko aukerak ematen baitzaizkie. * Haurrentzat oso motibagarria den jolas bat da hau, baina aurretik motibatzeko lan bat egitea ezinbestekoa izango da erantzun egokia lortu nahi izatekotan.