Edukira joan

Tangram-aren Historia

Wikibookstik

HISTORIA APUR BAT

[aldatu]

Txinatarrek "jakituriaren taula" deitu zioten jolasak eskatzen dituen ezaugarriei erreferentzia eginez. Zazpi piezak sortzeko karratua horrela banatzea ez da halabearrez gertatutako zerbait, antzinako txinatar kulturan forma geometriko honek zuen influentziak eragin zuzena du. XIX. mendeko argitaratutako liburu baten sarreran, ch'i ch'ae pan (edo zazpi elementuen jolasa) bezala izendatzen da; ch'i ch'ae hitza Chu garaian zehazten da (K.a.740-300) hau dela eta garai horretan finka daiteke bere jatorria, hala ere, beste autore batzuek ez dizkiote 350 urte baino gehiago ematen.

Tangram hitza mendebaldean asmatutakoa da: suposatzen da buruhauskarriekiko zaletasuna zuen amerikar batek asmatu zuela. Amerikar honek tang hitz kantonesa, txinatarra esanahia duena, eta gram ingeles aurrizkia, idazkia edo grafikoa esanahia duena, lotzerakoan asmatu zuela hain zuzen. Badaude beste teoria batzuk hitzaren jatorria eta amerikar itsasgizonak lotzen dituena, beti ere txinatarrekin lotura dutenak. Beraz, argi gelditzen dena, tangram jolasa txinan sortutakoa dela da.

Tangramari buruzko lehen liburuak Europan XIX. mendearen hasieran agertu ziren, bertan irudi eta erantzunak agertzen zirelarik. Liburu hobetan ehundaka irudi agertzen ziren. Irudi hauetako gehienak animali, etxe eta loreenak ziren. Hala ere bazeuden forma abstraktu gutxi batzuk ere. XIX. mendean zehar, tangramari buruzko liburu txinatar batzuk agertu ziren eta europako argitaletxeek azkar batean kopiatu zituzten. Hau ikusita, argi zegoen tangramaren arrakasta handia bihurtu zela. 1818tik aurrera tangramari buruzko liburuak bai EE.BB., Ingalaterra, Frantzia, Alemania, Austria eta Italian ere agertu ziran.

Italian argitaratutako liburuan argi uzten zen tangrama toki guztietan jolasteko erabiltzen zela eta zaletasun handia zegoela. Egia esateko, aintzinako txinatar entziklopedia batek "haur eta emakumeentzako jolas" bezala zehaztu arren, tangrama jolas unibertsala bihurtu zen.

Irudi kopuruari dagokionean esan, mendebaldeko argitalpen gehienek txinatar jatorrizkoak kopiatu zituztela, hauek ehundaka zirelarik. Hasieran tangrama liburu bezala publikatua izan zen, baina 1870. urte inguruan jolasa eta bere zazpi osagaiei garrantzi gehiago eman zitzaien, hemendik aurrera tangrama objektu bezala produzitzen hasi zelarik: marfilezko piezak, soslaidun txartelak eta kutxa itxurako bildukinekin.

1900. urtearen inguruan irudi eta forma geometriko berriak gehitu zitzaizkion, 900 ingurua heldu arte. 1973an Joost Elffers eta Michael Schuyt diseinatzaileek 750 irudi berri zituez tangram bat diseinatu zuten, honela 1600 irudi baino gehiago batu ahal izan zituztelarik. 1973ko edizioak gaurdaino milioi bat baino ale gehiago saldu ditu mundu osoan zehar.