Zaraitzuko euskararen apunteak/Gramatika
Kasuak
[aldatu]Kasu adlatiboan, izen arrunt singularrekin, -ra atzizkia -ala bihurtzen da. Adibidez, etxera --> etseala.
Artikuluak a itsatsiarekin -ara forma hartzen du. Adibidez, karda -->kardara.
Euskara batuaren datibo pluralaren forma -ei, -er bihurtzen da. Adibidez, haurrei -->aurrer.
Akusatiboa: genitibo singularrean konjugatzen ahal da akusatiboa. Adibidez, behiak begira --> beien begira.
Aditzak
[aldatu]Sinkopak oso maiz agertzen dira. Zehazki aditz hauekin: "gara", "dira", "ziren". Horien ordez, "gra", "dra" eta "zren" esaten da; gainera, "-turik" "-trik" bihurtzen da.
Adibidez, lotsaturik -->lotsatrik.
Beste adibide bat: "harroturen" (harrotuko) --> harrotren. Gauza bera gertatzen da beste hitz batzuekin ere bai: abere --> abre, edo eriden (aurkitu) --> erden.
Eta beste adibide bat gehiago: "kantatzera" --> kantatzra.
Ukan aditzaren forma pluralek -te forma ordez -ie erabiltzen dute. Adibidez, "dute" eta "zuten" ordez, 2die" eta "zien" erraten da.
"Al" partikula modala erabili ordez, -a gehitzen zaio aditzari. Esaterako, "Ba al dakizu" --> "Badakizua"?
Modu alokutiboa
[aldatu]Hiketa: batzuetan, hiketaren formetan "y-" erabiltzen da "h-" ordez. Adibide bat aipatzearren, "hago" --> yago.
Xuketa: oso ohikoa zen xuketaren erabilera Zaraitzun, Behe Nafarroan bezala. Aldaketa nabarmena hauxe da, "xu" (duxu) formak "da" esan nahi du, hiketako "duk/dun" formaren pare.
Erreferentziak
[aldatu]Garralda Domezain, E.; Pulido Azpirotz, A. eta Auzmendi Migelena, I., Euskal pizkundea Zaraitzuko ibarrean. Federiko Garralda Argontz eta haren ingurua (1881-1929), Lamiñarra, 2019, 83. orr.