Zaraitzuko euskararen apunteak/Irur txerri txikinak
Oianaren erdiaren erdian aurride zren irur txerri txikin bizi zren. Otsoa beti faten zen txerrien gibletik aien xateko asmoz eta, otso kontarik eskapatzeko, irur txerri txikinek etse bana egitea pentsatu zien. Kala, txerri gazteenak agotzezko etse bat egin zuen fite bukatzeko eta dostatzra fateko. Txerri erdikoak egurrezko etse bat egin zuen, ikusi baitzuen gazteenak berea bukatu zuela eta arekin dostatzra fateko laster egin zuen. Txerri nausia, ordea, arrizko etse baten egiteko lanean ari zen.
“Otsoak zien txabolekin zer eginen duen ikusiren duzie” - akar egin zaben bere aurrideer, dostatzen ari zrelarik.
Otsoa txerri gazteenaren gibletik elki zen eta txerria bere agotzezko etseala lasterka fan zen, baia otsoak butz eta butz egin zuen eta agotzezko etsea erori zen.
Txerria bere anaie erdikoaren etseala fan zen lagun bila, eta otsoa gibletik. Baia butz eta butz egin zuen eta egurrezko etsea erori zen. Bi txerriak kandik lasterka elki zren.
Atsaaka otsoa aien gibletik faten zelarik, txerri nausiaren etseala eldu zren.
Irur txerriak barneala sartu zren eta atari guziak eta lego guziak ongi ertsi zitien. Otsoa etsearen inguru bueltak ematen asi zen barneala sartzeko leku baten bila. Eskalera luze batez etsegainala artio igan zen txaminatik sartzeko, baia txerri nausiak txaminan ura irakiten eseri zuen. Otsoa txaminatik sauntsi zen baia irakiten ari zen urean erori eta erre zen.
Kandik oian guzian barna aitzen zren oiuak eginez iesi egin zuen otsoak eta erran oi da, kandik altzina berriz txerriak xan nai ez zitiela izan.