Edukira joan

Zaraitzuko euskararen apunteak/Kantak (letrak)

Wikibookstik

Zaraitzu Kantuz taldeari esker igo dira abesti hauen letrak eta historia Wikipediara.


Atharratze xauregian

[aldatu]
Tardets - Place centrale - 1

Abestiaren historia: Zuberoan kokatzen den erromantze zahar eta ospetsua, Behe Nafarroan eta Lapurdin ere kantatua, baita Nafarroa Garaian ere. Abestiaren bertsio hau Angel Irigaraik bildu zuen Otsagiko Ramona Landarengandik.


Letra

Atharratze xauregian

zitroina da loratzen

Dongarayeko primiak

batño du galdetzen

repostia izan emen du

eztirela ondu ontzen direnean

batño izanen du.


Aitak, zuk saldu nuzu

idi bat bezala baia abandonatu

ez izanik bezala.

ama bizi uken banu

aita, zu bezala,

eninduzu, ez juanen

Espainian barna

baño bai ezkonduren

Atharratze Salala.


Aizpa, xantzi dezan

xantzi xarpa berdea

nik ere xantziren diñat

mosolin xuria

engoitik una duken

gure jaun gaia.

Abil eta erran izozu

eri nizala zazpi urte untan

oyean nizala.

Nik erranagatik eri zinala

bera xinen duzu, bai,

zu ziren lekura.


Jinko onak dagizula egun on.

nere Klara maitea

Bai eta zuri ere

Dongarayeko primia.

Bidean enzun dizut eri zirela

eri izateko sobera eder zira.

Aita, goazen, goazen

alegerarik

etxera jinen zira

begiak bustirirk

begiak bustirik eta

ni tonban sarturik.


Atharretzeko ezkilak

bere doñez sonatzen

eta andere Klara

erritik partitzen

ango txipi-aundiak

beltzez dira bestitzen.

Aizpa, goazen goazen

goyen goyen salala

andik so eginen yagun den

iparra ala egoa

iparra baldin bada

Salari goraintzi

ta hegoa baldin bada

Dongarayeko primiari.


Axuri beltza

[aldatu]

Abestiaren historia: Resurreccion Maria Azkuek Jaurrietako Gregoria Zabalaren bidez bildua. Unaien dantza bezala gogoratzen zuen Benigna Sariok. J.A. Urbeltz eta Marian Arregik koreografia diseinatu zuten eta 1968an estreinatu.


Axuri beltza (6518266125)


Letra:

Axuri beltza ona duk baina

xuria berriz hobea

dantzan ikasi nahi duen horrek

nere oinetara begira.


Zertan ari haiz bakar dantzatzen

agertzen gorputz erdia?

Su ilun horrek argitzen badik

agiriko haiz guzia

Axuri beltza ona duk baina…


Axuri beltza ona duk baina…


Zertan ari haiz bakar dantzatzen

agertzen gorputz erdia?

Su ilun horrek argitzen badik

agiriko haiz guzia.


Axuri beltza ona duk baina

xuria berriz hobea

dantzan ikasi nahi duen horrek

nere oinetara begira

Berrus (Kristo sortzen duzu gaur)

[aldatu]
Madonna and Child with Two Angels, by Francesco Granacci, 1495, tempera on wood - Portland Art Museum - Portland, Oregon - DSC09030

Abestiaren historia: Otsagabiko Gabon kanta. Berrus hitzarekin hasten, Berrus du izena eta izen hau Verbum hitz latinetik dator. Zaraitzuko euskararen ikerlariek aldaera dezente bildu dute, hitz batzuk aldatuta edo estrofen zenbakia aldatuta. Bertsio hau aldaera horiek guztiak biltzen saiatu da eta, besteak beste, lagun hauei esker iritsi zaigu kanta: Ramona Landa, Engracia Adot, Irene Goiena Intxusta, Salvador Napal, Martín Ochoa, Josefa eta Iñaki Zoko, Isidora Paskualena, Patxi Viscarret, Julio Gúrpide.


Letra:

Ai, Marian!

Kriston sortzen duzu gaur

alegra giten guziok gaur

Kriston sortzen duzu gaur

dantza giten guziok gaur.


Natibitate gabean

ollarrak kantatu zuenean

Ama seme maiterik zauden

bi abere sanduen artean.


Verbum caro factum est

Maria beti birjiñe

Verbum caro factum est

Maria birjiñanganik.


Kristo xin da mundura

gure reskatatzera

disponi giten kristioak

Jesuskristoren adoratzera.

Verbum caro…


Joxe txatarrak berotzen

Maria tximuak edatzen

ordu kartan ari men ziren

seme on baten troxatzen

seme on baten troxatzen

eta Jesukristoren bestitzen.

Verbum caro….


Beleneko portalea

Portale famatua

Non baitago sortrik

Gure salbatzalea

Gure salbatzalea eta

Munduko Redentorea.

Verbum caro…


Irur arzaya fan ziren

Beleneko portalera

Ama Birjina ikusi zuten

bere seme bularrean.

Verbum caro…


Orienteko erregeak

izarrak giaturik

adoratu zuten Jesus

Jaungoiko eta gizon eginik.

Verbum caro…


Bigarren bisitara

irur erregek in zuten

mirra, inzienso eta urrea

guziok ofrezitu zuten.

Verbum caro…


Konsideratu bear dugu

biotz guziarekin

zer otza igare zuten

Jesus bere amarekin.

Verbum caro…


Etxe kontan bai ardo

guk etxakin zomana

dugun dugun txorta bana

xakiteko zomana.

Verbum caro…


Natibitate gabean

zeruek idiki zuten

etxe kontako etxekoandrea

kan sar baledi. Amen.

Gaur iote

[aldatu]

Abestiaren historia: erronda abestia, inauteriko puska biltza. Hasierako esaldi Ezkarozen erabiltzen da erronda hasteko. Lehen bi estrofak Espartzan dagoen Balisa etxeko Gabriel Arozena Biscarretek eman zituen, 1983. urtean, 67 urte zituela. Geroago, hirrugarren estrofa gehitu zen Zaraitzuko inauteriaren pertsonaien izekein. eta Otsagin ohikoa den “Tia, txula” esaldiarekin. Musika: César Arméndariz.


Letra:

Emakunde eguna dela, txula bat emateko!

Gaur iote, gaur iote

Zinkuentañan arroltze,

abaldu eta ez ase

biaramonean kain gose.


Babalili, babalili, babalili

emakunde egunda dela txula, txula.

Babalili, babalili, babalili,

babalili tia, tia, txula, txula.


Txantxo eta zarratrako

puska biltzan bagatoz

toriko, moro, mumuzarko

mozorratrik guziok.


Babalili, babalili, babalili

emakunde eguna dela txula, txula.

Babalili, babalili, babalili,

babalili, tia, tia, txula, txula.


Santibatek andere

[aldatu]

Abestiaren historia: erronda-kanta, etxez etxe eta askari eske ibiltzen inauterietan edota matatxerrian kantatzen dena. Lehen bi estrofak R. M. Azkuek Salvadora Zabalarengandik hartu zuen. Gainerako estrofak Beorlgikoak dira (Behe Nafarroa).

Letra:

Santibatek andere

aurten bezala gero ere

Santibatek egortzen gaitu

txingarketa gu ere.


Eztugu nahi urdea

ez eta ere erdia

kostumako legeatik

liberako zatia

liberako zatia eta

gerrenaren betea.


Kaderan zaude yarririk koloreñoak gorririk

eni xingarraren emaitera

yeiki bazinte hortik.


Eman duzu nobleki

konpaiñiak ere badaki

Parabisuan sar zaitela

zure familiarekin.

Xoria dago pinpirinetan

etxe huntako leioetan

zazpi zezen ilen tuzte

primu horren eztaietan

zortzigarrena toleaturen

konpaiñiaren ohoretan.


Goazin goazin hebentik

hemen eztiagu xingarrik

etxe huntako gazitegian

saguak umeak azten tik.


Tukutun arina (koplak)

[aldatu]

Abestiaren historia: umerozko hiru kopla. Lehen kopla R.M. Azkuek Igariko Juana Maria Iriarterengandik jaso zuen. Bigarren kopla Ezkarozeko Martina Sanperrek kantatu zion Azkueri eta, bertsio honetan, Ezkarozeko esaera bat gehitu zaio: “Emazte dantzari, gizonak xokari…"”. Hia da. César Armendariz-ek egin zuen musika-moldaketa.

Letra: 1) Auntzak eder txintxekin

krabestua murluekin


oraiko mutil zarrak

tabernala kartekin.


2) Tukutun tukutun tukutun arina

zomana saltzen duzu dozena sardina

amalauna marabedi prezio jakina

orretan nai ezpadu zer fanztexu altzina.


Tukutun tukutun tukutun arina

emaztek dantzari, gizonak xokari

gizonak dantzari, emaztek xokari

Zaraitzun tukutun ta tukutun arina!


3) Ni faten faten niz, faten alorriala

txula pixka bateki, txula pixkateki

eta ene emazteak etxe barnean

zer xaten duen eztakit, eztakit eztakit.


Tukutun tukutun tukutun arina

emaztek dantzari, gizonak xokari

gizonak dantzari, emaztek xokari

Zaraitzun tukutun ta tukutun arina!


Uberri

[aldatu]
Vitoria - Belén navideño del Parque de la Florida 55

Abestiaren historia: erronda gabon-kanta, oso zabaldua Zaraitzuko ibarrean aldaera txikiekin. Egun, Espartzan kantatzen da. Honako lagun hauek eman zuten abestiaren letra: 1930. urtea baino lehen, Eaurtako (Jaurrietako) Niceto Remondeguik eta Ezkarozeko Paulo Mikeleizek R.M. Azkueri (1930); J.M. Satrustegi jaso zuen Espartzan 1967an, herri berberean, Koldo Artolak Brigida Beumonti (1988) ea Nikolas Elarre Senberoizi (1992); Aitor Aranak Ezkarozeko Antonia Garciari 2000. urtean. Honetz gain, Koldo Artlak Orontzeko Sebero Azkoitiri (1993) eta Ino Andueza Iriarteri (2003); Eaurtan Javiera Urralburu Mikeleizi (1998).

Letra:

Eguberri, Eguberri,

gaur dela Eguberria,

guzien Jauna sortu dela

dugunaren berria.

Oriontzetik oriontziala

izarraren argia,

izarra da señalea

erdi dela Maria


Erdi dala Maria?

Mariak sortu du semea,

aren semea txikin asi da

mundu guziaren betea.

Maria tximien edatzen eta

Joxe txatarren berotzen

aur eder baten troxatzen eta

Jesukristoren beztitzen.


Irur erregek eman zuten

gure Jaunari presente,

batek urre, bertziak mirra,

irurgarrenak inzienso.

Guazen guziok Belenera

adoratzera Jesusen,

erdenen dugu, erdenen,

guzien, Jauna Belenen


Beleneko idia, idi guzien zaldia,

gaur sorturik kemen dago

guzien salbatzalea


Baratze kontan laur ardi

laurek zortzi begarri,

egundaño ez dut izan

orai bezain egarri.


Etxe kontan bai ardo

guk etzakin zomana,

edaukixu koxu bana

xakiteko zomana.

Ematekoz eman zazu,

kemen zertan gauzkizu?

bortuan elur ari diozu

zangoak ozten ziauzkizu.


Baratze kontan belar on,

gabak eman laur oron,

etxe kontako nagusi eta andrier

Jaunak eman zala gaba on.

Kukubitate! Natibitate!

gaberdian ollarra kantarl

artzaia belarri,

neskatxa dantzari...

Argi, argi, mundu guziari!

Urteak zomat egun tu

[aldatu]

Abestiaren historia: erromantze/eresi honek Ezkarozeko hainbat mutilen arteko liskarra kontatzen du. Resurrección María Azkuek Javiera Gorriri bildua, Udrazpe Etxean, Ezkarozen.

Ezkaroze

Letra:

Urteak zomat egun tu?

Sorrak kainbat zinta tu

erdiak ditu Probidoreanak

beste erdiak Urttik emanak.


Ama edazu atorra,

benturaz sekulakoa

bizi denak orti- izanen du

Bazkoak oilaritea.


Pedro Karlos Mendi aur gazte

ogei eta bi urte,

irurgarrena bete gabe

Iruñara preso daramate.


Iruñako kartzela

Nafarroan den handiena

Ezkarozeko irur mutil gaztek ongi

gozatu dutena.


Gozatu bai gozatu

seira ilabete pasatu

seira ilabeta pasatu eta

berrogeira otxin pagatu.

Bornas eta Algarra

Atxiri eta Xandua

kaiek laurek dirabilaie

Ezkarozeko herria.


Orraxea ezpelez

Ortzak ditik exurrez

Frandontzeneko

nausi makurrak

irakitzen du gezurrez.

Xinkoak dizula egun on

[aldatu]

Abestiaren historia: hainbat urte erregearen zerbitzupean egon ondoren, etxeratzen den zaldunaren erromantzea dugu hau. Otsagabiko Simona Ibañezengandik bildu zuen R.M. Azkuek.

Letra: Gizona (g) Xinkoak dizula egunon andere aurena Andrea (a) Bai eta zuri ere galaia zalduna.


g) Bokata latsan ari zira andere aurena?

a) Ekusi badukezu galaia zalduna.


g) Eskuak gorri gorri tuzu andere aurena

a) Uran barnean inik galaia zalduna.


g) Orai non tuzu senarra andere aurena?

a) Erregeren serbitzuan galai a zalduna


g) Zomat denbora fan zela? andere aurena

a) Orai zortzi urte galaia zalduna


g) Eztuzie familiarik andere aurena?

a) Bi alabatto tit galaia zalduna.


g) Aurrak non tuzu goizean andere aurena?

a) Eskolan tit biak galaia zalduna.


g) Senarrari fan zenean zer-eman zinakon?

a) Seta mokanes bat nik eman niozun.


g) So egizu ea kau denez andere aurena

a) Iduria dukezu kura bera dela.


Kura ta bera tuzu kau, o Margarita La, la, la………..