Edukira joan

Zaraitzuko euskararen apunteak/Katxutxagorri

Wikibookstik
Nystöm Little Red Riding Hood

Katxutxagorri

[aldatu]

Bazen bein Katxutxagorri izeneko neska pollit bat. Egun batez bere amak amorzearen etseala fateko erran zakon pastelen ermateko, amorzea eri baitzagon. Amak oianean kasu egiteko erran zakon, otsoa baitzagon. Katxutxagorri oianetik fan zen polliki-polliki baia ustekaberik otsoa agertu zen.

Otsoa Katxutxagorriri nora faten zen galdegin zakon eta bere amorzearen etseala zablela errespondatu zakon. Otsoak, anitz gezurti baitzen, Katxutxagorriri bide llabur batetik fateko erran zakon, llaburrena zelakoan, baia luzeena zen egiazki. Otsoa, nauskiro, bide llaburretik fan zen eta amorzearen etseala eldu zen len. Eldu eta gero, otsoak atean xo zuen, baia Katxutxagorriren boza eseriz. Amorzeak atea idikirik zagola erran zakon eta otsoa sartu zen. Amorzeak, otsoa zela xakinta, oiuz laster egin zuen etsearen leku batetik berzeala. Katxutxagorri oraino ez zen amorzearen etseala eldu, bidean barna lore pollit batzuk artu baitzien.

Katxutxagorrik amorzearen etsea ikusten zuen bidetik eta otsoak, Katxutxagorri urran zagola xakinik, amorzearen beztidra eseri, ogatzeala sartu eta pixka bat esperatu zuen Katxutxagorrik atean xo artio. Katxutxagorri azkenik eldu zen, atean xo zuen, etsean sartu eta ogatzean eseri zen. Amorzea pixka bat desberdin ikusi zuen, eta erran zakon:

-Amorzea, amorzea, zer sudur andia duzun.

Eta otsoak errespondatu zakon:

-Zuri obeki keru egiteko.

Eta Katxutxagorrik berriz:

-Amorzea, amorzea zer ago andia duzun.

Eta otsoak berriz:

-Zu obeki xateko!

Katxutxagorri, anitz beldurtrik, lasterka asi zen oiuz:

-Lagundu! Lagundu! Otsoak arrepatu nai nu, lagundu!

Kandik zagon eizlari batek aditu zuen eta bereala fan zen amorzearen etseala.Eizlaria eldu zen eta otsoari bere eskopetarekin bi tiro eman zazkon bularrean eta otsoa il zen.Katxutxagorri eta eizlaria amorzea etsetik bilatzen ari zren eta……… Armairuan erden zien! Katxutxagorri baraxturik eta boz-bozik baratu zen amorzearekin. Eizlariari eskerrak eman zazkon eta gizona fan zen otsoa bizkarrean ermanik.

Eta yago xakin nahi duenak, ez deila fan Salamankara, fan deila Zaraitzura.