Sukaldaritza liburua/Errezetak/Albondigak tomate saltsan
Albondigak tomate saltsan[1], errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 lagunentzat
- Behi-haragi xehetua, 750 g (txahala edo txerria ere izan liteke, edo biak nahasian)
- Baratxuri eta perrexil xehatua, pixka bat
- Ogi arraspatua, 2 koilarakada
- Zorroko tipula zopa, zorro erdia
- 2 baso ur
- Baso bete tomate saltsa
- 3 patata
Pausuak
[aldatu]1. Haragi pikatuari baratxuria, perrexila eta ogi arraspatua eman, baita gatza ere, eta behar den bezala oratu. Bolak egin, irinaz baliatuz, golfeko piloten tamainakoak.
2. Oliotan frijituko ditugu, juxtu-juxtu axaletik egin daitezen. Frijitu eta gero, kazola batean uzten joango gara.
3. Albondigak frijitu ditugun zartagin berean, olio gehiegi gelditu bada, pixka bat kendu, gelditzen den olioak doi-doi estal dezala zartaginaren hondoa, eta olio horretan tipula zoparen hautsak frijituko ditugu, su motelean.
4. Txigortu baino lehenago, ura eta tomate saltsa gehitu eta egos dadila 5 minutuz. Gatza eman, beharrezkoa bada. Saltsa albondigak dauden kazolara isuri eta beste 15 minutuz eduki sutan, erabat egiteko. (Ikusten badugu lehor gelditzen direla albondigak ur gehixeago bota).
5. Patata dado batzuk frijitu eta zerbitzatu baino lehen albondigetara bildu.