Sukaldaritza liburua/Errezetak/Antxoa ozpinetan
Itxura
(Antxoa marinatua(e)tik birzuzenduta)
ANTXOA OZPINETAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Antxoa: 1 kg.
- Gatza.
- Ozpina: Antxoa estaltzeko adina.
- Oliba olioa: Antxoa estaltzeko adina.
- Baratxuria: 4 xehatu.
- Perrexila: Xorta txiki bat xehatu.
PRESTAKETA
[aldatu]- Antxoei behatzekin burua bizkar hezurra eta tripak kendu, zabal zabal utziz.
- Uretan garbitu, ura ongi xukatu eta erretilu batean zabaldu.
- Gatzatu eta bere horretan 10 minutu utzi.
- Ontzi estu batean antxoak geruza bat zabaldu eta ozpinarekin estali.
- Aurrekoen gainean bigarren geruza bat egin eta berriro hau ere ozpinarekin estali. Antxoa guziak zabaldu arte.
- Ordu betez eduki antxoak ozpinarekin estalita. Denbora hau pasatutakoan kontu handiarekin ozpina kendu.
- Beste ontzi estu batean antxoa geruza bat zabaldu eta baratxuria eta perrexila bota gainetik, eta oliba olioarekin estali. Horrela egingo dugu geruzaz geruza antxoa guziak bukatu arte.
AHOLKUAK
[aldatu]- Antxoak modu honetara prestatuko bagenitu ahalik eta azkarren jatea komeni izaten da, egun batzuetara antxoa ozpinaren eraginez desegin egingo bai da.
- Antxoak zuriagoa gelditzea nahiko bagenu, ozpinetan ur oxigenatua pitin bat nahasi ozpinari.