Antxoei behatzekin burua bizkar hezurra eta tripak kendu, zabal zabal utziz.
Uretan garbitu, ura ongi xukatu eta erretilu batean zabaldu.
Gatzatu eta bere horretan 10 minutu utzi.
Ontzi estu batean antxoak geruza bat zabaldu eta ozpinarekin estali.
Aurrekoen gainean bigarren geruza bat egin eta berriro hau ere ozpinarekin estali. Antxoa guziak zabaldu arte.
Ordu betez eduki antxoak ozpinarekin estalita. Denbora hau pasatutakoan kontu handiarekin ozpina kendu.
Beste ontzi estu batean antxoa geruza bat zabaldu eta baratxuria eta perrexila bota gainetik, eta oliba olioarekin estali. Horrela egingo dugu geruzaz geruza antxoa guziak bukatu arte.