Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Aza olioak

Wikibookstik
(Aza olioa(e)tik birzuzenduta)

AZA OLIOAK

Aza olioak

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Azaren kanpo aldeko hosto zahar eta itsusiak kendu eta egoki daudenak uretan garbitu.
  • Tipula ganibeta erabiliz, azaren burua lau zatitan moztu eta zurtoin gogorra kendu.
  • Zati bakoitza berriro uretan garbitu eta lerro zabaletan edo chiffonade eran moztu.
  • Marmita erdi batean ur gatzatu ugari irakiten jarri.
  • Ur irakin honetara aza poliki poliki gehitu eta 18 minutuz egosi eta iragazi salda pitin bat gorde.
  • Kazola zabal batean baratxuria olioarekin sutan jarri.
  • Baratxuriak gorritzen hasitakoan, aza egosia gehitu.
  • Su baxuan 10 minutuz salda pittin batekin goxatzen eduki eta amaieran gatzatu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Aza egosterakoan, poliki poliki gehitu, urak irakinaldia gal ez dezan, modu honetan kolorea hobeto gordeko du.
  • Egosteko denbora luzatzen badugu, usain eta koloreak asko aldatuko zaizkio.
  • Euskal Herrian Gabonetan jateko ohitura izan da aza olioa.
  • Babarrunen hornigai moduan ere erabiltzen da.