Sukaldaritza liburua/Errezetak/Aza olioak
Itxura
AZA OLIOAK
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Aza: 1, garbitu, bihotza kendu eta lerrotan.
- Oliba olioa: 150 ml.
- Baratxuria: 5 xerratu.
- Aza salda: 100 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Azaren kanpo aldeko hosto zahar eta itsusiak kendu eta egoki daudenak uretan garbitu.
- Tipula ganibeta erabiliz, azaren burua lau zatitan moztu eta zurtoin gogorra kendu.
- Zati bakoitza berriro uretan garbitu eta lerro zabaletan edo chiffonade eran moztu.
- Marmita erdi batean ur gatzatu ugari irakiten jarri.
- Ur irakin honetara aza poliki poliki gehitu eta 18 minutuz egosi eta iragazi salda pitin bat gorde.
- Kazola zabal batean baratxuria olioarekin sutan jarri.
- Baratxuriak gorritzen hasitakoan, aza egosia gehitu.
- Su baxuan 10 minutuz salda pittin batekin goxatzen eduki eta amaieran gatzatu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Aza egosterakoan, poliki poliki gehitu, urak irakinaldia gal ez dezan, modu honetan kolorea hobeto gordeko du.
- Egosteko denbora luzatzen badugu, usain eta koloreak asko aldatuko zaizkio.
- Euskal Herrian Gabonetan jateko ohitura izan da aza olioa.
- Babarrunen hornigai moduan ere erabiltzen da.