Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao brandada piperrekin eta ziazerbekin
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 LAGUNENTZAT[1]
- 2 pipermorro.
- 400 g bakailao garbi.
- 2 patata.
- Esne gaina eta esnea.
- Ziazerba hosto batzuk.
- 4 baratxuri ale.
- Gatza.
- Oliba olioa.
Pausoak
[aldatu]1 Labea berotzen ipini, eta, piperrak labeko erretilu batean jarri ondoren, labean sartu. Hogei bat minutu eduki.
2 Atera, eta epeltzean, azala kendu eta zerrendatan moztu. Gorde.
3 Patatak zuritu, eta pusketa txikitan moztu. Lapiko txiki batean ipini, eta baratxuri zurituak osorik gehitu.
4 Esne basokada bat eta baso erdi bat esne gain gehitu. Gatz pitin bat eta olio oliba tanta batzuk gehitu. Ondoren, irakiten jarri taparik gabe, 30 minutu.
5 Bakailaoa gehitu, eta beste hamar minutu egosi.
6 Jarraian, osagai horiek guztiak irabiagailuarekin birrindu. Hala, krema gozo bat lortuko dugu; horri esaten diogu brandada.
7 Piperrak zartagin batean ipini, eta su motelean berotzen jarri, oliba olio eta gatz pitin batekin.
8 Labeko erretilu batean ziazerba hostoak jarri, banan-banan zabalduak. Bakoitzaren gainean koilarakada bat brandada jarri, eta berriro, estalki modura, beste hosto bat jarri bakoitzaren gainean.
9 Labe beroan sartu, minutu pare bat. Bukatzeko, platerean piper zerrendatxo batzuk jarri, eta, gainean, ziazerba eta bakailao brandada.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/4