Errezeta-liburua/Bakailao kokotxak gari zainzuri eta piper freskoekin

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Bakailao kokotxak gari zainzuri eta piper freskoekin[1]

Osagaiak[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • Kilo bat kokotxa
  • 2 piper handi
  • Dozena bat garizainzuri
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Perrexila

Pausoak[aldatu]

Lehenik, labea berotzen ipini 200 gradutan; ondoren, piperrak garbitu, eta labeko erretilu batean jarri. Labera sartu, eta 30 minutuz erreko ditugu. Labetik atera eta gero epeltzen utziko ditugu, zuritu aurretik.

Lapiko bat urez bete, eta irakiten jarri. Bitartean, gari zainzuriak zuritu, eta ura irakiten hastean, bota gatz pitin bat. Komeni da zazpi bat minutuz egosi eta gero ur hotzetara pasatzea, erabat hozteko eta bere puntu egokia mantentzeko.

Plantxa bat berotzen ipini, eta kokotxak gaztu ondoren plantxan jarri. Hasieran, azalaren aldetik lau minutuz berotu. Kokotxei buelta eman aurretik, kostratxo bat egingo zaie; horrek emango digu pista buelta noiz eman jakiteko. Ondoren, beste hiru bat minutuz eduki, eta erretilu batera pasa.

Zartagin batean eta olio zorrotada on batekin, piperrak eta gari zainzuriak berotuko ditugu. Modu txukunean, kokotxak eta barazkiak olioarekin bustiko ditugu. Bukaeran, perrexil xehetua gehitu, eta jateko prest izango dira.

Erreferentziak[aldatu]