Sukaldaritza liburua/Errezetak/Baratxuri zopa bakailaoarekin
Errezeta-liburuaren parte. Baratxuri zopa bakailaoarekin[1]
Osagaiak
[aldatu]- 200 bakailao gazi, papurtua
- Zopako ogia, zati handi bat
- 15 koilarakada oliba olio
- Baratxuri-buru bateko aleak, banaturik
- Bi koilarakada piper-mami, kontserbakoa
- Tomate saltsa, 4 koilarakada handi
- Ur beroa, litro erdia
- Pipermin lehorra, zati bat
- 4 arrautza
Pausuak
[aldatu]1. Bakailao papurtua ur hotzean pasatuko dugu, iragazki batean, gezatzeko. Eskuetan xehatuko dugu bakailaoa, gatza errazago joan dakion.
2. Su eztian frijituko ditugu baratxuriak kazola batean, zuritu gabe, eta kolorea hartu aurretik erretiratuko ditugu.
3. Pipermina eta bakailaoa erantsiko dizkiegu; kazolari eraginez lodituko dugu saltsa. Piper txorizeroen mamia, tomate saltsa eta ogia, xerra fin mehetan zatitua, erantsiko ditugu ondoren. Su eztian edukiko dugu guztia.
4. Ur beroa isuriko dugu gero, ez ordea arrain-salda pastilla on bat erantsi baino lehen. Arrain-salda badugu, hainbat hobe.
5. Su eztian egosiko dugu guztia ordu betean eta, tarteka-marteka, zurezko zali batez zapalduko ditugu gaiak, zopa lodi-lodi gera dadin.
6. Zerbitzatu aurretik, arrautza bana erantsi ahal izango dugu pertsona bakoitzeko zurrukutunean, potxatu edo irakinaldi bat eman ondoren, kazola sutatik erretiratu baino minutu batzuk lehenago. Jo ondoan ere erantsi ahal izango ditugu arrautzak. Ongi nahasiko ditugu orduan zurezko zaliarekin.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ http://pagotxa.eus/errezeta/baratxuri-zopa-bakailaoarekin-zurrukutuna/