Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki eta txipiroi risottoa
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 LAGUNENTZAT [1]
[[Kategoria:Osagaia:Tipulin]] bat
[[Kategoria:Osagaia:Tomate]] fresko bat
Pausoak
[aldatu]Oliba olio birjina
- 1
Txipiroi begihandia garbitu, eta zati txikietan moztu.
- 2
Tipulina karratu txikietan moztu, eta zartagin batean erregosten jarri, oliba olio birjinaren txorrotada batekin eta gatz pixka batekin.
- 3
Bost minutu pasatu ondoren, gehitu begihandiaren puskak. Bost bat minutuz erregosi, eta, jarraian, urez ongi estali. Mantendu irakiten 30 bat minutuz, begihandia bigunduz joan dadin.
- 4
Ondoren, kuiatxoa puska txikietan moztu, eta gehitu, baita tomatea ere.
- 5
Gero, nahastu arroza lapiko berean, eta ur pixka bat gehixeago gehitu. Baita gatz pittin bat gehixeago ere. Mantendu irakiten, hogei minutuz. Behar izanez gero, ur gehixeago gehituz joan eskatzen digun heinean.
- 6
Denbora hori pasatu ondoren, pare bat minutuz geldirik utzi. Itsas zaporeko arroz goxoa jateko prest izango dugu berehala.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/paperekoa/2122/045/001/2018-01-27/barazki_eta_txipiroi_risottoa.htm