Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki eta zapo risotoa
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 LAGUNENTZAT[1]
- 400 gramo arroz, bonba motakoa.
- Zapo txiki bat.
- Kuiatxo bat.
- Zortzi txanpiñoi.
- Azenario bat.
- Tipulin bat.
- Bi baratxuri ale.
- Tomatea.
- Gatza.
- Oliba olio birjina.
- Gazta parmesanoa.
- Koilarakada bat gurin.
- Arrain salda.
Pausoak
[aldatu]1 Zapoari hezurra kendu, eta hezur horrekin arrain salda egingo dugu, hogei bat minutuz uretan irakinda. Ondoren, gorde.
2 Kuiatxoa eta azenarioa garbitu, azenarioa zuritu, eta biak karratu txikietan moztu. Baita tipulina eta baratxuri aleak ere. Txanpiñoiak ere garbitu, eta puska txikietan moztu.
3 Lapiko batean, oliba olio txorrotada bat bota, eta, ongi berotu ondoren, barazki guztiak gehitu. Gatz pitin bat bota, eta erregosi su motelean.
4 Gero, tomatea moztu zatietan, eta lapikora gehitu. Beste bost minutuz erregosi, eta nahastu.
5 Ondoren, zapoa puska txikietan moztuta gehitu, eta, jarraian, arroza gehitu. Guztia ongi nahastu pare bat minutuz, eta gehitu aurrez eginiko arrain salda, arrozaren kantitatearen hirukoitza.
6 Beste gatz pixka bat bota, eta irakiten mantendu hogei minutuz. Kontuan hartu bost minututik behin arroza ongi nahastu behar dugula.
7 Sua itzali, eta gehitu gazta parmesano birrundua (ehun bat gramo) eta koilarakada bat gurin. Nahastu beste pare bat minutuz.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/2