Errezeta-liburua/Barbarin arraintxoak plantxan ziazerba eta otarrainxkekin

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Barbarin arraintxoak plantxan ziazerba eta otarrainxkekin[1]

Osagaiak[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • Dozena bat barbarin
  • Ziazerba sorta bat
  • 2 dozena otarrainxka
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • Perrexila
  • Limoi baten zukua
  • Gurina

Pausoak[aldatu]

Barbarinak arrandegian erostean, hezurra ongi kendu eta xerretan jartzeko eskatuko dugu. Otarrainxken gorputzak zuritu azala kenduz, baina isatsa eta burua mantenduz. Baratxuriak ere zuritu eta pusketa txikietan moztu.

Zartagin bat sutan berotzen jarri (oliorik gabe), eta berotzen den bitartean barbarinak gatzatuko ditugu. Zartagina ondo berotua dagoenean, barbarin xerrak bertan jarri, azala zartagin aldera dutela.

Geroago, olio zorrotada fin bat bota, eta pare bat minutu pasatu ondoren, buelta eman xerrei, kontu handiz, eta beste bi minutuz frijitu.

Ondoren, erretilu batean jarri, eta gauza bera egin barbarin xerra guztiekin. Jarraian, baratxuri txikituak zartagin berera bota eta baita otarrainxkak eta ziazerba hostoak ere.

Gurin koilarakada bat gehitu, eta gurina urtzean, limoi baten zukua eta perrexil xehetua gehitu. Minutu pare batez nahastuz, zartaginean erregosi guztia.

Arraina dugun platerera atera ziazerbak, eta otarrainxkak xerren gainean banatu, eta prest dugu platera mahaira zerbitzatzeko.


Erreferentziak[aldatu]