Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Chantilly krema

Wikibookstik
Chantilly

CHANTILLY CREMA

MAHAIKIDEAK: 800 ml egiteko.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Esne gaina: 500 g.
  • Azukrea: 75 g
  • Bainila lurruna duen azukrea:10 g, aukerakoa da.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Jarri bezperatik bainila zati bat azukretan edo erosi bainila zaporea duen azukre-hautsa.
  • Pertz hotz batean jarri esne gain hotza eta gehitu azukrea.
  • Hagatxoarekin irabiatu esne gaina harrotu arte.
  • Kontu izan gehiegi harrotu gabe, esne-gaina mozteko arriskua izango bai da.
  • Prestaketa batzuetarako esne gaina ez da guztiz harrotzen.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Chantilly esne-gain harrotua egiteko osagai eta tresneria guziak hotza egon behar du.
  • Krema egingo dugun gela ere hotza egotea komeni da eta momentuan erabiliko ez bagenu hozkailuan gorde beharko genuke.
  • Chantilly krema harrotu ondoren ez jaisteko egonkortzaileak gehitzen zaizkie azukrearekin batera.