Sukaldaritza liburua/Errezetak/Chantilly krema
Itxura
CHANTILLY CREMA
MAHAIKIDEAK: 800 ml egiteko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Esne gaina: 500 g.
- Azukrea: 75 g
- Bainila lurruna duen azukrea:10 g, aukerakoa da.
PRESTAKETA
[aldatu]- Jarri bezperatik bainila zati bat azukretan edo erosi bainila zaporea duen azukre-hautsa.
- Pertz hotz batean jarri esne gain hotza eta gehitu azukrea.
- Hagatxoarekin irabiatu esne gaina harrotu arte.
- Kontu izan gehiegi harrotu gabe, esne-gaina mozteko arriskua izango bai da.
- Prestaketa batzuetarako esne gaina ez da guztiz harrotzen.
AHOLKUAK
[aldatu]- Chantilly esne-gain harrotua egiteko osagai eta tresneria guziak hotza egon behar du.
- Krema egingo dugun gela ere hotza egotea komeni da eta momentuan erabiliko ez bagenu hozkailuan gorde beharko genuke.
- Chantilly krema harrotu ondoren ez jaisteko egonkortzaileak gehitzen zaizkie azukrearekin batera.