Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroza txipiroiekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Arroza txipiroiekin[1]

Osagaiak

[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

1 kg Begi handi. 2 tipula. Kazokada bete tomate saltsa. Kopa bete ardo txuri. Baratxuri buru bat. 400 gr arroz. Gatza. Oliba olioa.

Pausoak

[aldatu]

Zuritu tipulak, eta zatitu puska handietan. Aletu baratxuri burua, zuritu, eta osorik utzi.

Ipini lapiko bat sutan, Oliba olio zorrotada batekin, eta gehitu prestatu ditugun barazkiak. Horiek erregosten ditugun bitartean —20 bat minutuan, gutxi gorabehera—, garbitu begi handiak, eta moztu pusketatan. Horien tinta geroago erabiliko dugu.

Barazkiak ongi erregosiak daudenean, gehitu kopa bat ardo zuri, eta irakin bost bat minutuan. Jarraian, gehitu tomate saltsa. Guztia ongi nahastu, gehitu litro bat ur, eta bota gatz pitin bat.

Irakiten hastean, gehitu tinta poltsa, aurretik gordea dugun horixe. Guztiak 15 minutuan irakin duenean, pasatu dena txino batetik, eta ipini lapiko batean. Jarri begi handi pusketak, eta irakin beste 40 bat minutuan, su motelean. Behar izanez gero, gehitu ur pixka bat.

Xehatu bi baratxuri ale, eta ipini beste lapiko batean. Gehitu Oliba olio zorrotada bat, eta jarri sutan; baratxuriak dantzan hastean, gehitu arroza. Frijitu, minutu pare batean, arroza eta baratxuriak.

Azkenik, gehitu ura, baina arrozaren kantitate berdinean. 6—7 minutu pasatu ondoren, arrozak ia ur guztia xurgatuko du.

Orduan, gehitu beste ontzian prestaturiko txipiroiak, saltsa eta guzti, eta irakiten utzi, guztira 20 minutu pasatu arte. Eta gero zerbitzatu, eta kito.

Erreferentziak

[aldatu]