Errezeta-liburua/Baratxuri zopa

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Errezeta-liburuaren parte. [[Fitxategi:Baratxuri-zopa 0001.jpg|thumb]] Baratxuri zopa[1]

Osagaiak[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

Pausoak[aldatu]

Lehenik, tipula zuritu eta puska txikietan moztu behar da. Lapikora bota eta sutan jarri gero, oliba olio txorrotada batekin. Hamar minutuz erregosi ondoren, salda bertara gehitu eta irakiten jarri. Baratxuri buruak zuritu, eta buru baten aleak osorik lapikora gehitu. Ordu erdi batez irakiten eduki, baratxuri aleak ongi bigundu arte.

Zoparako ogia pusketatan moztu.

Zartagin edo lapiko zabal batean, beste baratxuri aleak txiki-txiki moztu, eta lapikoan jarri oliba olio txorrotada batekin eta kaiena piperrarekin. Lapikoa sutan jarri, eta, baratxuria dantzan hasten denean, kaiena piperra kendu, zoparako ogia bertara gehitu eta etengabe nahastu, ogia pixka bat frijitu arte.

Ondoren, aurreko lapikoan irakin dugun salda bertara gehitu iragazkiaren laguntzarekin. Beste hogei bat minutuz irakiten eduki. Gatz pixka bat gehiago behar badu, gehitu.

Sua itzali, eta hiru arrautzak bota. Koilara baten laguntzarekin, etengabe nahastu, nahaski bat izango balitz bezala, eta, horrela, zerbitzatzeko prest daukagu.

Erreferentziak[aldatu]

[[Kategoria:Ogia]]