Errezeta-liburua/Barazki eta zapo risotoa

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]

Pausoak[aldatu]

1 Zapoari hezurra kendu, eta hezur horrekin arrain salda egingo dugu, hogei bat minutuz uretan irakinda. Ondoren, gorde.

2 Kuiatxoa eta azenarioa garbitu, azenarioa zuritu, eta biak karratu txikietan moztu. Baita tipulina eta baratxuri aleak ere. Txanpiñoiak ere garbitu, eta puska txikietan moztu.

3 Lapiko batean, oliba olio txorrotada bat bota, eta, ongi berotu ondoren, barazki guztiak gehitu. Gatz pitin bat bota, eta erregosi su motelean.

4 Gero, tomatea moztu zatietan, eta lapikora gehitu. Beste bost minutuz erregosi, eta nahastu.

5 Ondoren, zapoa puska txikietan moztuta gehitu, eta, jarraian, arroza gehitu. Guztia ongi nahastu pare bat minutuz, eta gehitu aurrez eginiko arrain salda, arrozaren kantitatearen hirukoitza.

6 Beste gatz pixka bat bota, eta irakiten mantendu hogei minutuz. Kontuan hartu bost minututik behin arroza ongi nahastu behar dugula.

7 Sua itzali, eta gehitu gazta parmesano birrundua (ehun bat gramo) eta koilarakada bat gurin. Nahastu beste pare bat minutuz.

Erreferentziak[aldatu]