Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki menestra 2
Errezeta-liburuaren parte. Barazki menestra[1]
Osagaiak
[aldatu]- Dozena bat orburu.
- Kilo laurden leka.
- Dozena erdi zerba.
- 2 azenario.
- 200 g ilar fresko aletu.
- Tipulin sorta bat.
- Ziazerba sorta bat.
- Lau baratxuri ale.
- 100 g urdaiazpiko.
- Oliba olio birjina.
- Gatza.
- Irina.
- Bi arrautza.
Pausoak
[aldatu]Lapiko bat urez bete, eta pare bat koilarakada irin eta gatz pitin bat bota. Sutan jarri irakin arte. Orburuei lehen orriak kendu. Zuztarrak moztu gabe zuritu findu arte. Hori bera egin beste orburuekin, eta punta aldea ere ondo moztu. Gero, ur irakinetara bota, eta hogei bat minutuz irakiten eduki. Sua itzali eta bertan utzi epeldu arte. Orburuak atera eta erditik moztu, puntatik buztanera, eta gorde.
Beste lapiko batean ura irakiten ipini gatz pitin batekin, eta ditugun barazki talde guztiak egosten joango gara, banan-banan. Lehenik, ilarrak hamar minutuz irakin. Ondoren, azenarioak zuritu, puska txikietan moztu eta hamar minutuz irakin. Lekak pusketetan moztu eta hamabost minutuz irakin. Zerbak garbitu, penka aldea moztu, eta, lehenik, zerba hostoak irakin, hamar minutuz. Ondoren, zerba penkak, 25 minutuz. Gogoratu barazkiak irakin ondoren segidan ur freskotan pasatzeaz.
Lapiko zabal batean zorrotada bat oliba olio bota, eta bertan tipulin txikitua erregosten jarri su ertainean. Jarraian, baratxuri aleak eta urdaiazpikoa puska txikietan gehitu. Pare bat koilarakada irin gehitu, ongi nahastu, eta bertara barazkiak egositako saldatik kazokada bat gehitu, eta kazokada bat ur ere bai. Irakiten hastean ziazerba txikituak gehitu eta minutu pare batez eduki. Ondoren leka, ilar, azenario eta zerba hostoak lapikora bota eta irakiten eduki. Bitartean, zerba penkak eta orburuak irin eta arrautzetik pasa eta zartagin batean frijitu. Azkenik, frijituriko orburu eta zerba penkak gainontzeko barazkiekin nahastu, eta prest izango dugu menestra ederra mahaira zerbitzatzeko.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/17