Errezeta-liburua/Bruselazak borraja eta urdaiazpikoarekin

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]


Pausoak[aldatu]

1 Lehenengo, bruselazei bi geruzak kendu labana txiki batekin, eta zuztarra pixka bat moztu. Borrajak zuritu, eta sobera dituzten iletxo guztiak kendu.

2 Bi lapiko urez bete, eta berotzen jarri, gatz pitin batekin. Irakiten hastean, batean bruselazak jarri, eta bestean, borrajak. Bruselazak hamar minutuz irakiten eduki; borrajak, berriz, pixka bat gehixeago, 15 bat minutuz.

3 Ondoren, barazkiak ur hotzetatik pasatu, egosketa eteteko eta barazkiak freskatzeko.

4 Borrajak egositako uretatik, gorde basokada salda bat.

5 Zartagin zabal batean, oliba olio zorrotada bat jarri, eta baratxuri aleak xehetuta gehitu. Baita urdaiazpikoa ere, zati txikietan moztuta.

6 Pare bat minuturen ondoren, gehitu irin koilarakada bat, nahastu, eta, jarraian, barazki salda basokada bat gehitu. Guztia irakin lau bat minutuz.

7 Ondoren, prest izango dugu negu sasoiko plater goxo eta osasuntsu hau.

Erreferentziak[aldatu]