Errezeta-liburua/Eperrak saltsan

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Eperrak saltsan[1]

Osagaiak[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • 4 eper
  • 12 xerra fin hirugihar
  • 2 tipula eder
  • 2 azenario
  • 2 errezil sagar
  • Litro erdi ardo beltz
  • Basokada bat Oporto
  • Piper beltza
  • Gatza
  • Oliba olioa

Pausoak[aldatu]

Lehenik, eperrak lumatu eta garbitu. Ondoren, hirugihar xerrak eperraren bueltan ipini. Horrek frijitu eta gero hezetasuna emango dio haragiari. Lapiko handi batean, oliba olio zorrotada batekin ongi gorrituko ditugu sutan.

Azenarioak, errezil sagarrak eta tipulak ere txikituta gehituko ditugu lapiko horretara, beste olio zorrotada batekin, gatzarekin eta piper beltz xehatuarekin batera.

Lapikoan ditugun osagai horiek ahalik eta ondoen gorritzea oso garrantzitsua da, gorritasun horrek emango baitio bukaerako saltsari behar duen indarra.

Osagaiak gorrituak ditugunean, sua bizitu, ardoa eta Oportoa gehitu, eta hamar bat minutuz irakiten eduki. Horrek ardoaren alkohola lurrindu egingo du.

Lapikora ura gehituko dugu, eperrak ondo estali arte. Beste gatz pixka bat bota, eta bi orduz egosi; oraingoan, su ertainean. Denbora hori pasatu ostean, eperrak kontu handiz beste lapiko batera aterako ditugu.

Aurreko lapikoan gelditu zaizkigun osagai guztiak txanotik pasatu, eta eperrak jarritako lapikora bota. Azkenik, lapiko hori berriro sutan jarriko dugu, eperrak bigunak daudela ziurtatu arte. Platerean zerbitzatu, eta mahaira eraman.

Erreferentziak[aldatu]