Errezeta-liburua/Kalabazin txalupak otarrainxka eta ziazerbaz beteak

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Kalabazin txalupak otarrainxka eta ziazerbaz beteak[1]

Osagaiak[aldatu]

  • 2 kalabazin
  • Ziazerba sorta bat
  • 12 otarrainxka handi
  • Litro eta erdi esne
  • 4 koilarakada irin
  • 100 g gurin
  • Oliba olio birjina
  • Emmental motako gazta
  • Gatza


Pausoak[aldatu]

Kalabazinak erditik luzeka moztu (txalupa forman), eta, koilara baten laguntzaz, erdian dituzten haziak eta haragi mami zuria kendu. Jarraian, lapiko batean ura irakiten ipini, eta irakiten hastean, kalabazinak bertara bota.

Bost minutuz irakin ondoren, ur hotzetan sartu, eta ondoren, uretatik atera eta lehortu. Labeko erretilu batean ipini.

Zartagin batean olio zorrotada bat ipini, eta su bizian berotzen jarri. Ziazerba sorta bertan pare bat minutuz erregosi, gatz pittin bat ere gehitu. Gorde.

Lapiko batean gurina urtzen ipini, su motelean. Urtutakoan, irina gehitu, 4 koilarakada, eta gurinarekin ondo nahastu. Esnea (beroa hobeto) pixkanaka-pixkana gehitu, nahasteari utzi gabe. Gatz pittin bat bota. Bexamela lortuko dugu horrela. Orain ziazerbak gehitu bexamelera. Ongi nahastu.

Otarrainskak zuritu; gorputzak bakarrik erabiliko ditugu. Gatzatu. Erretiluan jarriko ditugun kalabazin txalupatxo bakoitzaren erdian hiruna otarrainxka jarri. Bexamela ongi zabaldu kalabazinetan. Gazta xehatua bexamelaren gainetik bota, bakoitzaren gustura.

Aurretik beroturiko labean, 200 gradutan, sartu erretilua, 5 bat minutuz. Eta ateratzean prest daukagu mahaira zerbitzatzeko.


Erreferentziak[aldatu]