Sukaldaritza liburua/Errezetak/Legatza plantxan, barazkiekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]

  • Legatza, 200 gramoko 4 xerra, azalarekin
  • Tipula bat
  • Tomate bat
  • Kuia txiki bat
  • Ziazerba sorta bat
  • Oliba olio birjina
  • Hiru baratxuri ale
  • Limoi erdi baten zukua
  • Gatza

Pausoak[aldatu]

1 Lehenik, barazkiekin hasi. Tipula xerra finetan moztu, eta zartagin batean oliba olio zorrotada baten laguntzaz erregosi, 10 bat minutuz, gatz pittin batekin. Kuia txikia ere puska txikietan xehatu, eta hori ere tipulari gehitu.

2 Bitartean, lapiko batean, irakiten ari den uretan tomatea galdarraztatu. Atera bezain pronto, azala eta haziak kendu, eta dado txikietan zatitu. Jarraian, tipula erregosten ari den zartaginera gehitu.

3 Zartagin bat edo plantxa sutan berotzen jarri, eta ondo berotutakoan legatz solomoak bertan jarri, azala gorantz dutela. Oliba olio eta gatz pittin bat bota, eta lau bat minutuz eduki. Ondoren, buelta eman, eta beste hiru bat minutuz eduki.

4 Bitartean, jarri berotzen beste zartagin bat, olio zorrotada batekin. Baratxuriak xerra finetan moztu, eta zartaginera gehitu. Gorritzen hasten direnean, ziazerba sorta eta aurrez prestaturiko tomatea eta tipula erregosia gehitu .

5 Legatza zartagin horretan jarri, eta sua kendu. Tapa batez estali zartagina, eta minutu batez atsedenean utzi. Atseden horretan legatzak bere zukua askatzen du, eta barazkiei gustu ederra emango die.

6 Mahaian zerbitzatzeko, plater bakoitzean legatz xerra bana ipini, ondoan barazki sorta batekin. On egin!

Erreferentziak[aldatu]