Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Piper morro erreak plantxan bakailao kokotxekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Piper morro erreak plantxan bakailao kokotxekin[1]

Osagaiak

[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

Pausoak

[aldatu]

Labea berotzen jarri, eta erretilu batean piperrak sartu 25 bat minutuz, 200 gradutan. Bitartean, oliozpina prestatu. Horretarako, tipulina txiki-txiki moztu, eta ontzi batera bota. Gatz pitin bat gehitu, eta, gero, hiru koilarakada modena ozpin, bederatzi koilarakada oliba olio eta perrexil xehatua gehitu. Nahastu, eta gorde.

Piperrak labetik atera, eta epeltzen utzi. Ondoren, pazientziaz azala eta haziak kendu. Tiratan moztu, eta gorde.

Zartagin zabal batean, olio zorrotada bat jarri, eta bertara baratxuri ale bat xaflatan moztua bota. Gorritzean, piper tirak gehitu, eta su oso motelean 10 bat minutuz erregosi. Bitartean, plantxa bat berotzen ipini, eta kokotxak bertan frijitu, hiru bat minutuz alde bakoitzetik. Gatz pitin bat eta olioa gehitu, eta piperrak ditugun zartaginera gehitzen joan.

Plater zabal batean piper pilotxoa egin, eta gainean kokotxak jarri. Bukatzeko, modena oliozpinaz ongi busti.

Erreferentziak

[aldatu]