Errezeta-liburua/Porrusalda
Jump to navigation
Jump to search
Osagaiak[aldatu]
Lau lagunentzat[1]
- 4 porru eder
- 2 azenario eder
- Patatak, kilo erdia
- Litro bat ur
- 4 koilarakada olio
- Gatza
Pausuak[aldatu]
- Porruak eta azenarioak zuritu eta zati meheak egin. Patatak zuritu eta zatitu, puska txikitan kaskatuz.
- Su ez oso bizira hurbildu kazola bat, jarri olioa eta barazki guztiak, gatz pixka batekin, eta eragin etengabe. Hogeiren bat minutuz eduki holaxe, gorritzen utzi gabe.
- Ura bota gainera eta beste 20 minutuz eduki egosten, gatz puntua zuzendu, eta behar izanez gero, zaporea areagotzeko, haragi-salda kontzentratuaren pastilla bat gehitu edo, uretan egosi ordez, egosi haragi edo barazki saldatan.
- Bero-bero mahairatu.