Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txanpinoi txapelak plantxan, onddo kremarekin
Errezeta-liburuaren parte. Txanpinoi txapelak plantxan, onddo kremarekin[1]
Osagaiak
[aldatu]4 pertsonarentzako osagaiak:
- Hogei txanpinoi handi.
- Hiru onddo.
- Bi baratxuri ale.
- Oliba olio birjina.
- Perrexil.
- Gatza.
- Basokada bat esne gain.
Pausoak
[aldatu]Onddo krema prestatzen hasteko, onddoak garbitu, eta xafla finetan moztu. Zartagin batean olio txorrotada bat bota, eta berotzen hastean onddoak gehitu; gatz pittin bat bota, eta sutan erregosi 10 bat minutuz. Ondoren, esne gaina gehitu, eta irakiten mantendu beste 10 bat minutuz; horrela, onddo krema lortuko dugu.
Txanpinoiak garbitu, eta txortenak kendu. Errezeta honetan, txapelak erabiliko ditugu. Txortenak beste edozein prestaketatarako erabili.
Plantxa edo zartagina ondo berotu, eta bertan txapelak ipini, zuloa behera dutela. Pare bat minutu pasatu ondoren, buelta eman, gatz pittin bat bota, eta beste olio txorrotada bat. Beste hiru bat minutuz eduki.
Bitartean, zartagin batean olio txorrotada batekin baratxuri txikituak gorritzen ipini. Ondoren, txanpinoi txapelak gehitu. Perrexil xehetua bota, eta sua itzali ondoren minutu pare batez zartaginean mantendu, perrexil eta baratzuriaren zaporea ondo har dezaten.
Platerean zuloa gora dutela pertsonako bost txapel ipini, eta txapel bakoitzaren gainean onddo krema gehitu.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/17
[[Kategoria:Onddoak]]