Errezeta-liburua/Esne frijituak

Wikibookstik
< Errezeta-liburua(Esne frijituak(e)tik birzuzenduta)
Jump to navigation Jump to search

Esne frijituak[1]

Pausoak[aldatu]

1 Esnea berotzen ipini lapiko batean, banilla makilatxoarekin batera.

2 Bitartean, ontzi batean gorringoak eta azukrea ongi irabiatu. Horren ostean, irina gehitu.

3 Guztia ongi nahastu, eta lapikoko esnea bertara gehitu. Dena ongi nahastu, eta berriro ere lapikora bota. Horren ostean, lortutako krema hori bost minutu irakiten jarri.

4 Erretilu karratu batera pasatu, eta krema hamabi orduz hozten utzi.

5 Frijitzeko zartagin batean olioa jarri, eta sutan berotzen ipini. Segidan, hoztua dagoen krema molde karratutik atera eta labanarekin karratu luzexka batzuk moztu.

6 Irinetik pasatu, eta, jarraian, arrautza irabiatutik.

7 Olioa berotzean, krema karratutxoak bertan frijitu, pare bat minutuz alde bakoitzetik. Ateratzean, azukre eta kanela hautsez estali.

Erreferentziak[aldatu]