Sukaldaritza liburua/Errezetak/Etxeko bizkotxoa marrubiekin eta esne gainarekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Etxeko bizkotxoa marrubiekin eta esne gainarekin[1]

Osagaiak[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

Bizkotxorako:

Barrurako:

  • Litro erdi esne gain
  • Kilo erdi marrubi
  • 150 g azukre


Pausoak[aldatu]

Lehenik, bizkotxoa egiteko labea berotzen jarri, 180 gradutan. Labeko erretiluan laberako paper berezia ipini —tipula paper izenez ezagutzen da—, gurinarekin igurtzi eta irin pixka bat bota, bizkotxoa erants ez dadin.

Bi ontzi hartu, eta batean arrautza gorringoak jarri eta bestean zuringoak. Gorringoetan lau koilarakada azukre gehitu, eta bost minutuz etengabe irabiatu, eskuz edo makinaren laguntzaz.

Ondoren, arrautza zuringoak harrotzen hasiko gara. Horretarako, indartsu eta etengabe irabiatu, eta gogortzen hastean bi koilarakada azukre gehitu, eta segi eragiten. Erabat gogorra dagoenean, zuringo horiek gorringoetara gehitu, poliki-poliki. Koilara handi baten laguntzaz, bi osagai horiek poliki-poliki nahastu. Ondoren, lau koilarakada irin gehitu, banan-banan, ahalik eta polikien dena nahastu, harrotasuna erabat gal ez dezan. Labeko erretiluan zabaldu, eta labean sartu zortzi edo hamar bat minutuz. Labetik atera, eta hozten utzi; erretilutik ateratakoan, papera kendu.

Marrubiak garbitu, eta zortzi marrubi izan ezik beste guztiak pusketatan moztu, eta ontzi batean jarri. Zortzi marrubiak xafla finetan moztu, eta gorde. Beste ontzi batean, esne gaina jarri 150 g azukrerekin batera. Ongi irabiatu esne gaina harrotu arte. Orain, marrubi puskekin nahastu.

Bizkotxoa muntatzeko, zortzi lauki luzetan moztu. Lehenengo, lau lauki luzetan marrubi eta esne gain krema zabaldu, bizkotxoen gainean, eta, ondoren, beste lau pusketak jarri gainean. Beste marrubiak eta esne gain krema gehixeago zabaldu gaineko bizkotxoan, eta, bukatzeko, marrubi xaflak jarri apaingarri moduan.


Erreferentziak[aldatu]