Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Tutera
Tutera | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Alejandro Toquero Gil |
Izen ofiziala |
Tudela Tutera |
Posta kodea |
31500 |
Herriburua | Tutera |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 03′ 55″ N, 1° 36′ 24″ W / 42.065277777778°N,1.6066666666667°WKoordenatuak: 42° 03′ 55″ N, 1° 36′ 24″ W / 42.065277777778°N,1.6066666666667°W |
Azalera | 215.7 km² |
Altuera | 264 m |
Mugakideak | Ablitas, Cascante, Murchante, Tarazona, Fitero, Cintruénigo, Corella, Castejón, Valtierra, Arguedas, Errege Bardea, Cabanillas eta Fontellas |
Demografia | |
Biztanleria | 37.791 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 175,2 bizt/km² |
tudela.com |
Tutera Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 37.791 biztanle ditu.
Ezagutu
[aldatu]Nafarroako hegoaldean, Bardeako bazter idor ikaragarrien eta Erriberako baratzaren berde-minaren artean, Tutera dago, Nafarroako bigarren hiria luze zabalerari eta garrantziari begira.
802 urtean, Errege Al Hakan I.aren agintealdian, Amrus ibn Yusuf al-Muwalad-ek sortua, Europako hiririk garrantzitsuenetakoa da musulman jatorria dutenen artean. Hartan elkarrekin bizi izan ziren 400 urtetik gora musulmanak, juduak eta mozarabiarrak. Kulturan halako aire mestizoa eman zioten hiriari eta hori ederki islatua dago bere eraikin ederretan.
Tuterako historian izandako mugarrien artean, esan beharra dago 1498an 3.000 judu kanporatu zituztela, eta mairuak eta moriskoak 1516an eta 1610ean, hurrenez hurren. Hiria Espainiako Judutegien Sarean dago -Sefarad bidea-, bai eta turismo ibilbide sefardietan ere.
Arteari begira, Andre Mariaren katedrala da hiriko altxor preziatuena, 1180 aldean meskita zaharraren gainean eraikia; 1884tik hona monumentu nazionala da. Atari ederra du, klaustro erromanikoak, bai eta erdiko nabe argitsu gotikoa ere. Santa Ana kapera ere nabarmentzekoa da, barroko churriguereskoan landua eta 1948an zaharberritua.
Katedralaren ondoan Elizbarrutiko Museoa dago, Decanal jauregian kokatua (XVI) eta hirian badira eliza gehiago: San Jorge eliza (XVII), Karmen eliza (XVII), San Nikolas Barikoa (XVIII), Andre Maria (XVI) eta Magdalena (XII), azken hori monumentu nazionala eta Nafarroan ikusiko duzun dorre erromanikorik bakanetakoa.
Arkitektura erlijiosoari dagokionez, interesgarriak ere badira: Karmen (XVII), Dominiken (XVII), Kaputxinoen (XVIII) eta Klaratarren (XVIII) komentuak; halaber, bi ermita - Virgen de la Cabeza eta Santa Cruz-, eta Jesusen Bihotzaren irudia gain batean kokatua, hiriaren ikuspegi ederra begipean izateko.
Era berean, harritzeko modukoa da hiriko arkitektura zibila. Horrela, kaleetan badira hainbat etxe, jauregi eta eraikin eder: San Adriango markesaren jauregia (XVI), Uharteko markesaren jauregia (XVIII), Castel Ruiz Kultur Zentroa (XVII), arte modernoko Muñoz Sola museoa.
Foruen plaza alde zaharraren eta berriaren arteko pasabidea da, tuterarren topaleku nagusia. 1687an eraikia, zezenketak jokatzeko erabili zuten, erdian kioskoa du eta inguruz inguru dituen etxeetako fatxadetan Nafarroako Erriberako herrien armarriak ageri dira.
Merkataritza aberatsaz gain, Tuteran jakirik goxoenak ere aurkituko dituzu; dastatu barazki ezin hobeak -alkatxofak, zainzuriak, kogolloak, karduak- eta ez zaitez joan menestra ezaguna dastatu gabe. Plater konbinatua da: alkatxofak, ilarrak, lekak, zainzuria, zerba eta urdai azpikoa. Produktu horiek kontserban ere salgai daude.
Festa eta ohitura lurraldea ere bada. Santa Ana dute zaindari eta herriko festak haren omenez ospatzen dituzte uztailaren 24tik 30era. Bestalde, interes historikoa eta kulturala du El Volatin izeneko jaiak, bai eta aingeruaren jaitsierak ere. Biak Aste Santuan egiten dira, martxoan edo apirilean.
Naturan jarduerarik egin nahi izanez gero, Tutera oso abiapuntu egokia da Bardean ibilbideak egiteko, Arradako Gaztelua ikusteko edo Tarazonica deritzon natur bidean ibiltzeko.
Haurrekin bazoaz, bisitatu hilabete beroetan Sendaviva parkea (Arguedas). Erdi aske dabiltzan animaliak bizi dira eta bestelako atrakzioak ere baditu.[1]
Zer ikusi
[aldatu]Andre Mariaren katedrala (1180an eraikia)
Elizbarrutiko Museoa dago (Decanal jauregian kokatua)
Magdalena eliza (XII. mendea)
San Jorge eliza (XVII. mendekoa)
Karmen eliza (XVII. mendekoa )
San Nikolas Bariko eliza (XVIII. Mendekoa )
San Adriango markesaren jauregia (XVI. mendea)
Uharteko markesaren jauregia (XVIII. mendea)
Castel Ruiz Kultur Zentroa (XVII. mendea)
Arte modernoko Muñoz Sola museoa.
Zer egin?
[aldatu]Ibilbideak
[aldatu]- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Erriberagoitiko zidorretan barna
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Txibiarte, Lezamarako bidean
Non jan
[aldatu]Meson Julian
33 jatetxea
Remigio
Sua
Lo egin
[aldatu]Pichorradicas ostatua
AC Ciudad de Tudela hotela
Zer ikusi ondoren
[aldatu]Ikus, gainera
[aldatu]Kanpo estekak
[aldatu]- Tutera Wikipedian