Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Cabanillas
Cabanillas | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Alberto Santos Alegría (en) |
Izen ofiziala | Cabanillas |
Posta kodea |
31511 |
Herriburua | Cabanillas (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 01′ 53″ N, 1° 31′ 37″ W / 42.031388888889°N,1.5269444444444°WKoordenatuak: 42° 01′ 53″ N, 1° 31′ 37″ W / 42.031388888889°N,1.5269444444444°W |
Azalera | 35.66 km² |
Altuera | 261 m |
Mugakideak | Tutera, Errege Bardea, Fustiñana, Ribaforada eta Fontellas |
Demografia | |
Biztanleria | 1.379 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 38,67 bizt/km² |
Cabanillas Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 1.379 biztanle ditu.
Ezagutu
[aldatu]Zer ikusi
[aldatu]San Joan Jerusalengoaren eliza: San Joan Jerusalengoaren eliza, XII. mendearen amaiera eta XIII. mendearen hasierako eraikin erromanikoa da.
Natibitatearen eliza: Eliza herriko gunerik altuenean kokatzen da, ubidera eta Cabanillasko ortuari begira. Eliza Jerusalengo San Joanen Ospitaleko ordenaren jabetza izan zen, herria guztia bezalaxe. Jatorri erromanikoko elizatik, zirkuluerdi-formako absidea bakarrik kontserbatzen da gaur egun. XII. mendean eraikitako jatorrizko eliza haren gainean, hainbat zaharberritze eta handitze burutu dira historian zehar, aipagarriena XVI. mendean egindakoa.
Jasokundearen eliza: Jasokundearen eliza XX. mendearen hasieran eraikitako eliza modernoa da, elizaren proiektua Martin Zubieta arkitektoak egin zuen. Barruan, gurutzatuaren bi irudi erromanista gordetzen dira, lehena XVI. mendearen amaierakoa da eta parrokia zaharretik dator, eta bigarrena XVII. mendearen hasierakoa da eta Iruñeko Agustindarren komentutik ekarri zuten. Horrez gain, Gregorio Fernandezek egindako Sortzez Garbiaren irudia eta San Rokeren egurrezko beste irudi bat daude eliza barruan. San Rokeren irudia, izen bereko baselizatik ekarri zuten.
San Roke baseliza: San Roke baseliza XX. mendearen amaieran berriztu zen, eta parrokiaren aurrealdean polikromia berreginda duen aurretxurrigeresko estiloko erretaula nabarmentzen da.
Zer egin?
[aldatu]Ibilbideak
[aldatu]Non jan
[aldatu]El Rincón de Peri jatetxea [1] Cabanillaseko aldirietan dago. Etxe bateko beheko pisuan du jantokia, barbakoa, sofa eta hamakekin. Menua, plater konbinatua eta tostadak jan daitezke.
Lo egin
[aldatu]Cabanillaseko aterpetxea[2]
Alicia II- Landa Etxea (osoa)[3]
Zer ikusi ondoren
[aldatu]Ikus, gainera
[aldatu]Kanpo estekak
[aldatu]- Cabanillas Wikipedian